176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Hornidura sareei buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko apirilaren 11n egindako saioan, erabaki zuen hasiera batean onestea Hornidura sareei buruzko ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara 2024ko ekainaren 18an, 125. zenbakian).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betikoz onetsi da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2024ko abuztuaren 12an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Hornidura sareei buruzko ordenantza (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2412084