176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Desjabetzea, "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektuan. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2024ko ekainaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenbizikoa.–Onestea "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektua (Nafarroako Gobernuaren "CONSIGNA" proiektu biltegian dago erregistratuta erreferentzia hauekin: lokalizazio zenbakia: 48507; gakoa: LHBYR2OE3Y) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Mendazako Udalaren helbidera; haren egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.

Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Mendazako Udalaren ediktu tauletan.

Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an, data bereko Diario de Navarra egunkarian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Mendazako Udalaren iragarki-tauletan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, bidezkoa da desjabetze-espedientea behin betiko onestea, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin, eta kontuan hartuta desjabetze-ahalmena erabiltzeko aukera duela Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1 d) artikuluaren arabera.

Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2024ko abuztuaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Behin betiko deklaratzea "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra.

2. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda onestea, haiekin eginen baitira desjabetzeko espedientearen ondorengo tramiteak.

3. Erabaki horiek argitara eta jakinaraz daitezela agintzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluaren arabera.

4. Halaber, Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako.

Lizarran, 2024ko abuztuaren 16an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

FINKA

TITULARRA

LABOREA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

Mendaza

6. poligonoko 207. lurzatia

Mendazako Kontzejuaren herri-lurrak

Artadia

64

371

Iragarkiaren kodea: L2412291