176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

117/2024 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ibargoiti, Irunberri eta Urraulbeitiko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 19ko 136/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkion I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ibargoiti, Irunberri eta Urraulbeitiko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta deklaratu zen instalazio horrek zehazki onura publikoa zuela. Hala, 24 hilabeteko epea eman zen obrak egiteko.

Baimenaren indarraldia agortuta, "materialaren horniduran izandako atzerapena" dela-eta, 2024ko uztailaren 12an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk beste baimen bat eskatu zuen espediente bererako, Fermín Manrique Larraza bide-ingeniariak sinatutako eta maiatzaren 19ko 136/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako exekuzio-proiektu berarekin.

Ondorioz, ekonomia prozesala dela-eta, baliozkotu egin behar dira baimen horiek lortzeko egindako izapideak, eta haien baliozkotasunari eutsi behar zaio. Izan ere, ukitutako erakundeei kontsulta egin zaie eta jendaurreko informazioa eskaini da: iragarkia argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 3koa), Diario de Navarra egunkarian (2022ko otsailaren 4an) eta Ibargoiti, Irunberri eta Urraulbeitiko udaletako iragarki-tauletan. Halaber, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu da. Espedientean jasota dagoen bezala, ez zen jaso ukitutako udalen edo erakundeen alegaziorik edo erantzunik.

Bestalde, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 29ko 216E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenen txostena egin zen, aldekoa, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 213E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen, ebazpenetan bertan jasotako determinazioak kontuan hartuta.

Adierazitakoarekin bat eta espedientean dagoen informazioa ikusita, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2 Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Ibargoitiko, Irunberriko eta Urraulbeitiko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA. SAT11293 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Pol.

Lurz.

Lur mota / ­Laborea

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa
(m²)

Linearen luzera
(m)

Lurgain-zortasuna
(m²)

Zuhaitzak botatzea
(m²)

Oharrak

Izkoko Kontzejuaren herri-lurrak

Ibargoiti

7

107

Basoa-Larrea

249

4,21

82,30

413,35

Vicente Vizcay Elizari

Ibargoiti

7

137

Lehorreko alorrak

606

9,5

51,82

405,86

Jose María Villava Turrillas

Ibargoiti

7

108

Basoa-Larrea

259

2,31

Jose María Villava Turrillas

Irunberri

10

18

Lehorreko alorrak

260

2,5

Juan Esteban Esparza Iriarte Jesus Esparza Iriarte

Irunberri

10

25

Lehorreko alorrak

261

262

2,5

11,7

Plataforma ekipotentziala dagoen 262. euskarrian, 262. euskarria mugan

Irunberriko Udalaren herri-lurrak

Irunberri

10

51

Lehorreko alorrak

262

11,7

Plataforma ekipotentziala dagoen 262. euskarrian, 262. euskarria mugan

Ramona Burguete Iriarte

Urraulbeiti

2

153

Lehorreko alorrak

273

3,03

Jesus María Irturbide Burguete

Urraulbeiti

2

49

Basoa-Larrea

274

2,5

Ramona Burguete Iriarte

Urraulbeiti

2

154

Basoa-Larrea

275

2,56

Ramona Burguete Iriarte

Urraulbeiti

2

151

Basoa-Larrea

276

277

2,56

2,37

178,65

1690,83

Ramona Burguete Iriarte

Urraulbeiti

2

161

Lehorreko alorrak

278

3,67

128,49

1239,62

278. euskarria mugan

Urraulbeitiko Udalaren herri-lurrak

Urraulbeiti

2

160

Basoa-Larrea

278

3,67

5,54

278. euskarria mugan

Antonio Andrés Bustince Ibáñez

Urraulbeiti

2

162

Lehorreko alorrak

278

3,67

73,90

821,17

278. euskarria mugan

Antonio Andrés Bustince Ibáñez

Urraulbeiti

2

165

Lehorreko alorrak

279

2,31

149,00

1799,70

262,00

Antonio Andrés Bustince Ibáñez

Urraulbeiti

2

166

Lehorreko alorrak

280

4,21

376,52

3513,43

84,00

Juan Jose Zuasti Beorlegui

Urraulbeiti

2

175

Lehorreko alorrak

5404

1,59

9,67

35,82

Iragarkiaren kodea: F2411898