176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 180. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Uztarrozeko Udalak, 2024ko uztailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Uztarrozeko 1. poligonoko 180. lurzatian, Javier Hualde Rodríguez de Guzmánek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uztarrozen, 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2411992