176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Dantxarinea auzoko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2024ko uztailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Dantxarinea auzoko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, "Bostari SL"-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urdazubin, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2412065