176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa Panueva kaleko 3an. Jendaurrean jartzea

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, igogailu bat paratzeko Tafallako Panueva kaleko 3an. Xehetasun-azterketa hori 2024ko ekainaren 17an aurkeztu zen, eta haren xedea da barne lerrokadurak aldatzea, indarrean dagoen planeamenduak eraikin batean igogailuak paratzeko ezartzen duenarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendearen eskura egonen da esteka honetan:

https://www.tafalla.es/eu/procesos-participativos-ayudanos-a-mejorar/

Horrela, interesdunek hori aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Tafallan, 2024ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2412083