176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-14ko A eta B lurzatiena. Jendaurrean jartzea

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Tafallako AR-2 banaketa areako UB-14 oinarrizko unitatearena (A eta B lurzatiak), 2024ko ekainaren 12an aurkeztua, AR-2 banaketa arearen plan partzialeko determinazio bolumetrikoak eta diseinukoak garatzeko, bete daitezen aipatu plan partzialaren 21. artikuluan ezarritako determinazioak (eraikinen arauei dagozkienak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendearen eskura egonen da esteka honetan:

https://www.tafalla.es/proceso-participativo-ayudanos-a-mejorar/

Horrela, interesdunek hori aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Tafallan, 2024ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2412082