176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Azkoiengo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Azkoienen, 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2411991