1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3104E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2024rako gastu-baimena aldatzen duena. Baimen hori martxoaren 21eko 663E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta helburu du dirulaguntza publikoak ematea "Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa" finantzatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 611539. Hala, oinarri arautzaileak aldatzen dira.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 11ko 1316E/2022 Ebazpenaren bidez, "Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa" finantzatzeko dirulaguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 5eko 10764E/2022 Ebazpenaren bidez, martxoaren 11ko 1316E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarriak aldatu ziren (2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa).
Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 28ko 25408E/2022 Ebazpenaren bidez, 2023rako gastua baimendu zen, eta martxoaren 11ko 1316E/2022 Ebazpena aldatu zen (2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 21ean emandako 663E/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu zen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 11ko 1316E/2022 Ebazpena, "Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa" finantzatzeko dirulaguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta 2024rako gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 611539.
Idazkariordetzaren apirilaren 29ko ebazpen baten bidez, argitaratu zen Ministroen Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakia, eta, halaber, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onesten da. Esparru horretan, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak modu esanguratsuan parte hartzen dute 23. osagaian ("Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak"), eta bertan proposatutako erreforma eta inbertsioen barruan, 2. inbertsioa sartzen da ("Emakumeen enplegua eta genero-zeharkakotasuna enplegurako aktibazioa babesteko politika publikoetan"), barne hartzen duena "Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa" jarduketa.
Programa horiek, oinarri arautzaileen arabera, 12 hilabeteko iraupena izanen dute gehienez, eta, nolanahi ere, diruz lagundutako jarduketak bukatuta egon beharko dira 2025eko irailaren 30erako. Oinarrietan ezartzen da, halaber, eskaerak aurkezten ahalko direla oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, 2024ko ekainaren 30era arte.
Gaur egun, egin diren eta eskatzen diren programa gehienak bideratuta daude gaitasun eta enplegu digitalak garatzera, eta horretarako ezarrita dagoen kreditua agortzen dute. Aitzitik, eskaera kopuru txikiagoa egoten da gaitasun eta enplegu berdeak garatzera bideratutako programak egiteko, eta, azkenik, ez da oraingoz eskaerarik jaso 5.000 biztanletik beherako udalerrietan proiektu haiek egiteko.
Zehazki, gastu-baimena aldatu behar da, eta gaitasun eta enplegu digitalak garatzeko programak egitera bideratutako zenbatekoa handitu. Hala, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan proiektuak egiteko kreditutik kopuru bat liberatuko da, eta horretarako ezarritako kredituaren %20 mantenduko da.
Halaber, indarrik gabe utzi behar da 3. oinarriko 3.1.a) puntua, "Diruz lagundutako programak. Gaitasun eta enplegu digitalak garatzera bideratutako programak", eta aldatu behar da 9.1 oinarria, "Eskaerak eta aurkezteko epea".
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. "SEM Emakumeentzako programa integralak" 950003 96400 4819 241104 aurrekontu-partidaren gastu-baimena aldatzea, honako honen arabera:
• 133.416,77 euro liberatzea, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan proiektu horiek egiteko lerrotik. Hala, geratzen den zenbatekoa 266.833,55 eurokoa izanen da, ezarritako kredituaren %20 mantentzeko.
• 133.416,77 euro gehitzea gaitasun eta enplegu digitalak garatzera bideratutako programen lerroari. Hala, kreditua 600.375,48 eurokoa izanen da 2024ko ekitaldirako.
2. Deialdiaren oinarri hauek aldatzea, kreditu-kopuru handiagoa egikaritu ahal izateko:
–Indarrik gabe uztea 3. oinarriko 3.1.a) puntua, "Diruz lagundutako programak. Gaitasun eta enplegu digitalak garatzera bideratutako programak".
–9. oinarrian ("Eskaerak eta horiek aurkezteko epea") 1. atala aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita: "1. Eskaerak aurkezten ahalko dira oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, 2024ko irailaren 30era arte".
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuari jakinaraztea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2411997