2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Orotz-Beteluko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, Orotz-Beteluko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Orotz-Beteluko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orotz-Betelun, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.
Iragarkiaren kodea: L2412030