2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 21eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 14. lurzatian (zinema zaharra) UC-3 unitate finkatuaren fitxa aldatzean datzana. Horrela, etxebizitza-dentsitatea bitik laura handituko da, horretarako Sergio Murillo Saldías arkitektoak aurkeztutako eta idatzitako dokumentuaren arabera. Proiektua Jesús Victorio Lacunza Lafuentek eta Francisco José San Martín Ederrak sustatu dute.
Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan epe horretan.
Obanosen, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2412288