176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3. eremuko UE-3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, abuztuaren 9ko 2024-1002 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zuluetako 3. eremuko UE-3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Inversiones Polandrius SLUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2412080