176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Patxi Arrazola kaleko 18, 19, 20 eta 21erako Hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena

Alkatearen 2024ko abuztuaren 9ko 2024/0262 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldatzea Patxi Arrazola kaleko 18, 19, 20 eta 21erako Hiri-jarduketarako plan berezia, Jesús Araiz eta Juan Carlos Huarte arkitektoek idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2412032