176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-9 eta UE-10 unitateetan. Hasierako onespena

Alkatearen 2024ko abuztuaren 9ko 2024/0260 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UE9 eta UE10 unitateetako Hiri-jarduketarako plan berezia, Jose María Arcos arkitektoak idatzia eta Leitzako Udalak bultzatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2412020