176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRIONGO KONTZEJUA

Ordenantza fiskal orokorra, Kontzejuko zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako. Hasierako onespena

Honen bidez, jakitera ematen da Larriongo Kontzejuak, 2022ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela ordenantza fiskal orokorra, Kontzejuko zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Larrionen, 2024ko abuztuaren 12an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2412054