2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRIONGO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Larriongo Kontzejuak, 2022ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Larriongo Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.
325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.
Larrionen, 2024ko abuztuaren 12an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2412053