2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, UCH-3 jarduketa-unitatean. Jendaurrean jartzea
Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 6ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, UCH-3 jarduketa-unitateari dagokion Arau Subsidiarioen 52. artikuluko fitxa aldatzean datzana, lurzatian eraikinak eta eranskinak egikaritzea arautzen duten zehaztapenak aldatzeko. Horrela, legeztatu ahal izanen dira eraikin nagusiari atxiki zaizkion eraikinak, horretarako Ainara Mutuberría arkitektoak aurkeztutako eta idatzitako dokumentuaren arabera. Proiektua Javier Villamayor Ilarreguik sustatu du.
Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Eneritzen, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Iragarkiaren kodea: L2411918