176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

337/2024 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, ebazten duena udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, zeina onetsi baitzen apirilaren 30eko 154/2024 Ebazpenaren bidez. DDBN identifikazioa: 774838.

2024ko ekainaren 13an bukatu zen aipatu deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea (deialdia 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23koan), eta ekainaren 14an argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan) musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 3. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz, 6. oinarriak xedatutakoarekin bat. Era berean, esleipen-hartzaileei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzunaldia emateko tramiteari buruz deialdian ezarritakoa bete zedin.

Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu zuen 2024ko uztailaren 15ean, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.

Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, apirilaren 30eko 154/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zena, ebazpen honi gehitutako eranskinean zehazten den bezala.

2. 3.400.000,00 euroko gastua xedatzea, 2024ko aurrekontuko "Musika eskolentzako dirulaguntza" izeneko 420001-42400-4609-322502 partidaren kargura, musika eskolen titular diren udal entitateentzat, ebazpen honen eranskinaren arabera, bat etorriz apirilaren 30eko 154/2024 Ebazpenaren bidez 2024. urterako onetsitako deialdiko arauetan ezarritakoarekin.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Administrazio ebazpen honen aurka, administrazio publiko interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko uztailaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZAK 2024. URTERAKO

154/2024 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana

IFZ

ERAKUNDE TITULARRA

DEIALDIAREN 5. ATALAK ­EZARRIRIKO ­MUGAK

2024KO DIRULAGUNTZAK

EKARPENA ­EKARPENA. 2023

AURREK. %33 ESKOLA
2024. URTEA

ZENBATEKOA ­GUZTIRA
(eurotan)

1. ORDAINKETA
(eurotan)

2. ORDAINKETA
(eurotan)

P3100600J

Ablitasko Udala

79.235,85

43.124,01

26.485,98

13.242,99

13.242,99

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

239.281,34

147.587,74

29.481,50

14.740,75

14.740,75

P3132500D

Antsoaingo Udala

102.899,37

84.924,40

38.431,24

19.215,62

19.215,62

P3101900C

Agoizko Musika Eskolaren Patronatua

90.683,30

26.977,01

26.025,21

13.012,61

13.012,60

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

20.000,00

25.797,75

20.000,00

10.000,00

10.000,00

P3104200E

Azagrako Udala

120.719,96

72.720,16

44.342,67

22.171,34

22.171,33

P3138600F

Barañaingo Udala

389.000,00

338.910,00

268.149,87

134.074,94

134.074,93

G31255037

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako Patronatua

198.484,47

118.584,25

44.431,24

22.215,62

22.215,62

P3190300H

Berriozarko Udala

244.147,19

135.566,33

61.232,03

30.616,02

30.616,01

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

15.205,82

11.578,05

4.326,09

2.163,05

2.163,04

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

528.681,00

349.738,02

190.254,39

95.127,20

95.127,19

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

18.000,00

25.509,46

7.736,60

3.868,30

3.868,30

V31794910

Castejongo Udala

163.400,99

79.439,25

30.786,19

15.393,10

15.393,09

P3107100D

Cintruenigoko Udala

64.956,73

71.816,87

59.878,57

29.939,29

29.939,28

P3107600C

Corellako Udala

80.411,56

68.194,50

46.602,74

23.301,37

23.301,37

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

26.899,41

28.548,30

11.536,24

5.768,12

5.768,12

P3108500D

Eguesibarko Udala

342.486,35

310.926,00

171.327,88

85.663,94

85.663,94

P3105000H

Baztango Udala

77.614,43

67.584,00

44.931,81

22.465,91

22.465,90

P3109600A

Lizarrako Udala

151.986,03

126.690,30

63.037,30

31.518,65

31.518,65

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

41.992,15

60.432,90

41.992,15

20.996,08

20.996,07

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

17.334,71

22.275,00

17.334,71

8.667,36

8.667,35

P3110500J

Fontellasko Udala

38.748,60

26.714,16

22.709,24

11.354,62

11.354,62

P3111300D

Garinoaingo Udala

21.859,67

41.552,87

20.897,98

10.448,99

10.448,99

G31226624

Garraldako "Orreaga" Musika Eskolaren Patronatua

217.925,00

237.600,00

187.701,72

93.850,86

93.850,86

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

147.700,00

99.861,30

62.336,69

31.168,35

31.168,34

P3190400F

Irurtzungo Udala

42.474,95

68.728,89

42.474,95

21.237,48

21.237,47

P3113700C

Lakuntzako Udala

68.247,39

44.158,95

17.693,48

8.846,74

8.846,74

P3155300A

Lekunberriko Udala

203.986,84

179.043,12

97.855,01

48.927,51

48.927,50

P3115100D

Leringo Udala

29.992,80

18.876,00

5.173,00

2.586,50

2.586,50

P3115200B

Lesakako Udala

98.679,84

62.485,98

27.741,91

13.870,96

13.870,95

P3115600C

Lodosako Udala

121.603,97

65.063,63

10.323,10

5.161,55

5.161,55

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

52.839,14

40.781,77

29.003,81

14.501,91

14.501,90

P3157869C

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

72.187,23

101.961,51

72.187,23

36.093,62

36.093,61

P3116900F

Milagroko Udala

95.969,79

62.908,56

62.487,96

31.243,98

31.243,98

P3117600A

Murchanteko Udala

21.664,81

39.534,00

21.664,81

10.832,41

10.832,40

P3102300E

Mutiloako Udala

197.725,77

211.200,00

119.625,78

59.812,89

59.812,89

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

402.879,87

244.877,11

134.453,12

67.226,56

67.226,56

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

25.927,00

15.510,00

6.569,25

3.284,63

3.284,62

P3119100J

Erriberriko Udala

198.144,55

143.594,01

67.549,49

33.774,75

33.774,74

P3190800G

Orkoiengo Udala

371.723,76

138.204,00

61.644,03

30.822,02

30.822,01

P3120100G

Iruñeko Udala

2.062.884,00

775.403,31

456.321,33

228.160,67

228.160,66

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

176.600,00

99.033,00

50.013,25

25.006,63

25.006,62

P3120601D

Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua

26.200,00

45.866,70

26.200,00

13.100,00

13.100,00

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

69.431,80

56.311,20

44.565,59

22.282,80

22.282,79

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

10.000,00

22.290,84

10.000,00

5.000,00

5.000,00

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

122.480,72

94.334,18

46.442,51

23.221,26

23.221,25

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

218.700,00

173.196,90

88.888,35

44.444,18

44.444,17

P3122700B

Tafallako Udala

325.117,83

189.981,00

93.943,92

46.971,96

46.971,96

P3123200B

Tuterako Udala

761.319,95

344.259,51

140.426,23

70.213,12

70.213,11

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

51.319,99

45.463,28

28.108,14

14.054,07

14.054,07

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

345.700,00

211.464,00

96.673,71

48.336,85

48.336,86

GUZTIRA

9.613.455,93

6.117.184,08

3.400.000,00

1.700.000,13

1.699.999,87

Iragarkiaren kodea: F2411818