176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Urbanizazio-proiektua UE-7.2 exekuzio-unitatean. Jendaurrean jartzea

Kasedako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 13ko 28-2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat UE-7.2 exekuzio-unitatean, bat etorriz espedientean jasotako edukiarekin. Proiektua Román Leoz Ayapek sustatu du.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kasedan, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2412096