176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Herri-lurrak desafektatzea, biometano sarea Nedgiaren injekzio-zutoinera konektatzeko lanak exekutatzeko

Udalbatzak, 2024ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez, erabaki zuen hasiera batez onestea herri-lur batzuk desafektatzea, E-cogeneración-ek egindako eskaerari jarraikiz. Desafektazio horren helburua da biometano sarea Nedgiaren injekzio-zutoinera konektatzeko lanak exekutatzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Cabanillasen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2411924