176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko norgehiagoka araubidean (2024-2025 ikasturtea). Laburpena

BDNS (identif.):780181.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/780181).

Burlatako Udalak, Euskara Arloaren bitartez, euskararen ikaskuntza sustatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuen zati bat finantzatuz.

Hori ikusita, Burlatako Udalak dirulaguntzak emango dizkie, norgehiagoka araubidean, Burlatan erroldatuta dauden pertsona guztiei, baldin eta euskara ikasteko ikasketak 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean egiten badituzte.

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, Burlatako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 185. zenbakia), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Deialdi osoaren testua herritarren eskura dago www.burlata.eus webgunean eta udal-bulegoetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1etik 30era izanen da.

Burlatan, 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2412050