2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2024ko abuztuaren 8an, 28/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2024ko abuztuaren 12tik 18ra, biak barne.
Kontuan hartuz zer dagoen xedaturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan, 47. artikuluan, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan badago, gaixorik badago edo bere eskumenak betetzeko ezindurik badago,
EBATZI DUT:
1. Jesús Eduardo Abaurrea Andía lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizun guztiak, 2024ko abuztuaren 12tik 18ra arte, biak barne, edo bestela, Cristina Ciaurriz Echecón bigarren alkateordearen esku.
2. Eskuordetze honen berri ematea Jesús Eduardo Abaurrea Andíari eta Cristina Ciaurriz Echecóni, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Barasoainen, 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2411998