176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Arangurengo ordenantza fiskalean (ordenantza hori osorik eman zen argitara 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean); aldaketak eragiten die herri-lurren aprobetxamenduaren tasei eta Ingurumen Zerbitzuaren baratzeen tasei. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean eta Udalaren iragarki-taulan.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedaturik dagoenarekin.

ALDAKETAK

Herri-lurren aprobetxamenduen eta Labioko eta Arangurengo baratzeen tasak

Kontzeju bakoitzean herri-lurren aprobetxamenduari buruz onetsitako ordenantzetan xedatuari jarraikiko zaio.

Ingurumen Zerbitzuaren baratzeen tasak

Ingurumen Zerbitzuak sustatutako nekazaritza ekologikoa egiteko familia-baratzeak, Taxoaren eta Mutiloan.

–Kanona: urtean 50 euro, urtero KPIaren igoera gehituz gehienez ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostena izanez gero, %50era arteko zerga-salbuespena aplikatzen ahalko da.

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2412034