176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

110E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi berezi bat onesten baita, dirulaguntzak banakako ebaluazio prozeduraren bidez emateko aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituztenei, baldin eta ikastaroak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatzen eta ematen badituzte. DDBN identifikazioa: 778682.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gazteriaren Institutuari dagokiola gazteriaren arloko hezkuntza ez-formala.

Ekainaren 21eko 236/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola sortzea. Eskola horrek, besteak beste, ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek sustatutako ikastaroen titulazioak, diplomak eta ziurtagiriak ematen ditu.

Monitore edo zuzendari izateko ikastaroak eginda gazteen parte-hartzea sustatzen da, eta gazteen elkarte sareak mantendu eta garatzea, baita ondoren gazteak boluntario aritzea sustatu eta lan merkatuan sartzea ere. Komunitate mailan, gainera, haur eta gazteen dinamizazioa bultzatzen du herri eta auzoetan, gazteendako zentroetan eta aisialdiko guneetan.

Hori dela-eta, gazteriaren arloko jarduerak erraztu eta sustatzeko, bidezkoa da deialdi berezi bat izapidetzea, dirulaguntzak emateko aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituztenei, baldin eta ikastaroak Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatzen eta ematen badituzte.

Nafarroako Gobernuaren 2024ko uztailaren 24ko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari deialdi berezia onets zezan, laguntzok banakako ebaluazio prozeduraren bidez emateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituzten gazteei dirulaguntzak emateko deialdi berezia onestea. Ikastaroek Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatuak eta emanak izan behar dute, eta haien zati teorikoak 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte beharko du amaiturik.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 50.000,00 euroko gastua baimentzea, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Gazteendako prestakuntzarako laguntzak" izeneko 340002 34100 4809 232102 partidari egotziko zaiona.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondotik.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu hartzailetza delegatuari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.

1. ERANSKINA.–DEIALDI BEREZIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, AISIALDIKO MONITORE EDO ZUZENDARI IZATEKO IKASTAROAK, AISIALDIKO HEZKUNTZA-ESKOLEK EMANAK, EGITEN DITUZTEN GAZTEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO

1. Xedea.

Deialdi berezi honen xedea da araubidea ezartzea aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituztenei laguntza ekonomikoak emateko. Ikastaro horiek Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatuak eta emanak izan behar dute.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, laguntza hauek banakako ebaluazioko araubideari jarraikiz emanen dira.

Laguntzak eskatu ahal izateko, ikastaroek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta haien zati teorikoak 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte beharko du amaiturik.

Aisialdiko monitore izateko ikastaroen kasuan, zati teorikoa osatuko dute MF1866_2, MF1867_2 eta MF_1868 prestakuntza moduluetan jasotako edukiek, hala ezartzen baitu urriaren 31ko 1537/2011 Errege Dekretuak. Izan ere, dekretu horren bidez Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak izeneko lanbide-arloko bi profesionaltasun-ziurtagiri ezartzen dira, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak.

Aisialdiko zuzendari izateko ikastaroen kasuan, zati teorikoa osatuko dute MF1869_3, MF1867_2, MF1868_2 eta MF1870_3 prestakuntzako moduluetan jasotako edukiek, hala ezartzen baitu azaroaren 19ko 1697/2011 Errege Dekretuak. Izan ere, dekretu horren bidez Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak izeneko lanbide-arloko bost profesionaltasun-ziurtagiri ezartzen dira, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak.

2. Aurrekontua.

Deialdi berezi honetako 50.000,00 euroko gastua 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Gazteentzako prestakuntzarako laguntzak" izeneko 340002 34100 4809 232102 partidaren kargura aplikatuko da.

Deialdi berezi hau bukatuko da aurrekontu-kreditua bukatzen denean eta, edonola ere, 2024ko urriaren 31n.

3. Onuradunak.

Deialdi berezi honetako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatzen eta ematen dituzten aisialdiko monitore edo zuzendarien ikastaroak egiten dituztenek, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroan bizitzea eskaera aurkezten den unean.

b) Laguntza eskatzen den unean 31 urte beteak ez izatea.

c) Aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaro batean izena emanda egotea. Ikastaroek Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko eskolek antolatuak eta emanak izan behar dute, eta haien zati teorikoak 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte beharko du amaiturik.

d) Matrikularen zenbatekoa ordainduta izatea.

e) Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, kitatuak izatea.

Eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emanen zaio dirulaguntza aisialdiko monitore izateko ikastarorako, eta behin bakarrik aisialdiko zuzendari izateko ikastarorako.

4. Laguntzaren zenbatekoa.

4,1. Lehen adierazitakoaren arabera, aisialdiko monitore izateko ikastaroa egiten duenari emanen zaion laguntza eskatzaileak matrikulatzeko ordaindutako kostuaren %50 izanen da; nolanahi ere, gehieneko muga bat ezarri da laguntza bakoitzeko: 150 euro.

4.2. Lehen adierazitakoaren arabera, aisialdiko zuzendari izateko ikastaroa egiten duenari emanen zaion laguntza eskatzaileak matrikulatzeko ordaindutako kostuaren %90 da; nolanahi ere, gehieneko muga bat ezarri da laguntza bakoitzeko: 360 euro.

5. Noiz eta non aurkeztu.

5.1. Eskaerak aurkezten ahalko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta 2024ko urriaren 31ra arte.

5.2. Eskaerak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako tokietan (16. artikulua), baita telematikoki ere, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoaren bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/aisialdiko-monitore-edo-zuzendari-izateko-ikastaroak-egiten-dituzten-gazteendako-laguntzak-aparteko-deialdi-2023-2024.

6. Dokumentuak.

6.1. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Laguntza-eskabidearen inprimakia, behar bezala beteta, izapide honetarako eskabide gisa balioko duena. (II. eranskina).

b) Ikastaroaren kostua ordaindu izanaren egiaztagiria, zenbatekoa agertzen duena.

c) Ikastaroan parte hartzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

d) Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria, laguntza eskatu aurreko urtean emana.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea.

Dokumentu hori ez da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve sinadura dutenentzat. Kasu horretan, alta eman ahal zaio sariaren transferentzia eginen den kontuari, eta horretarako jarraibideak esteka honetan daude: https://hacienda.navarra.es/ConsultaCuentasPagos/#/gestion-cuentas.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntza publikoen onuradun izateko zehaztuta dauden debekuetako bat ere urratzen ez duela dioena (2. eranskina).

g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek urtebeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada NGIk egiaztapen hori zuzenean egiteko (II. eranskina).

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, frogatzen duena eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean dituela. Ziurtagiri horrek urtebeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada NGIk egiaztapen hori zuzenean egiteko (II. eranskina).

6.2. Ez da beharrezkoa izanen dagoeneko Nafarroako Gazteriaren Institutuaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztea. Aski izanen da adieraztea parte hartu zela Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 5eko 92E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

7. Instrukzioa eta balorazioa.

7.1. Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atala izanen da dirulaguntzaren unitate kudeatzailea, eta eskaerak izapidetuko ditu.

7.2. Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, eskaera aurkeztu duen eskatzaileari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko jakinarazpenaren biharamunetik 10 egun baliodun iragan baino lehen, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

8. Ebazpena.

8.1. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu eskaerak, erregistroan aurkeztu ziren ordena horretan berean.

8.2. Ebazpenak eman eta interesdunei jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Hala badagokio, laguntzen zenbatekoa eta xedeak adieraziko dira. Epealdi horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Laguntza ematen duen ebazpenean eskaera bat baino gehiago biltzen badira, ebazpenean azalduko da, gutxienez ere, laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezesten direnak.

9. Bateragarritasuna.

9.1. Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatuek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin.

9.2. Deialdi honetan araututako laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo xede bereko bestelako laguntzekin metaturik, ezin izanen da inola ere izan onuradunak matrikula edo inskripzioan ordaindutakoa baino handiagoa.

10. Betebeharrak.

10.1. Ikastaroa osorik gainditzea eta dagokion titulua eskuratzea.

10.2. Laguntza a emateko eta ordaintzeko baldintza eta betebeharrak betetzen dituztela frogatzea.

10.3. Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskatutako informazioa ematea eta haren egiaztapenak onartzea.

10.4. Laguntzaren xedea den ikastaroa finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jasoz gero, horren berri ematea Nafarroako Gazteriaren Institutuari.

10.5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

11. Ordainketa.

Emandako dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta 3 hilabeteko epean, gehienez.

12. Ez-betetzeak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizioz eginen ditu laguntza emateko eta mantentzeko beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapen guztiak. Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, laguntza galdu, eta jasotako dirua itzuli beharko da.

Laguntza itzuli beharko da baldin ikastaroa ez bada osorik gainditzen eta dagokion titulua ez bada lortzen eta, horrez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutako arrazoiengatik.

Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea, dirulaguntza ordaindu zenetik hura itzuli behar dela erabakitzen den egunera arte sortutakoak.

13. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta beraren oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari, eta horretarako hilabete egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

14. Aplikatzekoa den legedia.

Ebazpen honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKAERA, AISIALDIKO MONITORE EDO ZUZENDARI IZATEKO IKASTAROAK, AISIALDIKO HEZKUNTZA-ESKOLEK ANTOLATU ETA EMANDAKOAK, EGITEN DITUZTEN GAZTEEN PRESTAKUNTZARAKO

Datuak:

Izen-deiturak:

NANa:

Helbidea:

PK:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Honako hauek erantsi dira, 6. oinarriak agindutakoarekin bat

* Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak dituela ziurtatzen duen agiria. (Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baimena ematen bada NGIk zuzenean egin dezan egiaztapen hori, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian).

* Erantzukizunpeko adierazpena.

Markatu lauki hau, erantzuna bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi baduzu.

(*) Helbide elektronikoaren eremua bete behar da, erantzuna igorri izanaren abisua jasotzeko. Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................................

Marka ezazu lauki hau baimena eman nahi badiozu Nafarroako Gazteriaren Institutuari, zerga betebeharrak eguneratuak izatearen frogagiria zuzenean eska diezaion Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

Marka ezazu lauki hau baimena eman nahi badiozu Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen frogagiria zuzenean eska diezaion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari.

Marka ezazu lauki hau, aurkeztutako dokumentazioa berrerabiltze aldera, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 5eko 92E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eskaera aurkeztu bazenuen.

ADIERAZTEN DU:

Matrikulaturik nagoela ikastaro honetan:

Aisialdiko monitorea:

Aisialdiko zuzendaria:

Ikastaroaren zati teorikoaren datak:

Noiztik:

Noiz arte:

Honako aisialdiko hezkuntza-eskola honek antolatua:

Erantzukizunpeko adierazpena:

Erantzukizunpeko adierazpen hau aurkezten dut gazteendako aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroetarako dirulaguntzen deialdi bereziari dagokionez. Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek, eta ebazpen honen bidez onetsi dira: .........................................................................................................................

* Ikastaroa deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitako kasuen artean dagoela.

* Ez dudala Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluari jarraikiz onuradun izatea galarazten duten debekurik urratzen. (6.1f oinarria)

Horregatik,

ESKATZEN DU:

Ikastaro horretako inskripzioak/matrikulak sortutako gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura

Sinatua: .................................................................................

Datuen babesaren gaineko oinarrizko informazioa:

Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua.

Xedea: NGIri dagozkion laguntza eta dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta jarraipena eta kontrola egiteko prozesuak.

Legitimazioa: Ahal publikoak betetzean edota interes publikoko aferetan egin beharreko tratamendua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Hartzaileak: Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, ez bada horretarako baimena eman dela edo, baimenik eman gabe, araudiak hartarako gaitzen duela.

Eskubideak: Datuetara sartzea, datuok zuzentzea eta ezabatzea eta haien tratamendua mugatzea.

Informazio gehigarria: Argibide gehiagorako, web-orria kontsulta dezakezu: https://www.juventudnavarra.es/eu/.

Iragarkiaren kodea: F2411717