176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Izurdiagako 5. poligonoko 103., 104., 105. eta 106. lurzatietan. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2024ko abuztuaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen: "Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Izurdiagako 5. poligonoko 103., 104., 105. eta 106. lurzatietan, Silvia Artieda Esparterok sustatua beste hiru pertsonakin batera".

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2412064