2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, ur zerbitzurako ofizialaren lanpostu bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Izendapena
Deialdi bat argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, ur zerbitzurako ofizialaren lanpostu bat (C maila) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Horren harira, Sakanako Mankomunitateko buruak, 2024ko abuztuaren 14an, 361 Ebazpena eman zuen, deialdi horretako izangai bat kontratatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Hori dena, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenarekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).
Hori guztia oinarri hartuta, buruak honako hau
EBATZI DU:
1.–Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko kontratazioa onestea eta Unai Kintana Larraza izangaiari esleitzea ur zerbitzurako ofizialaren lanpostua, C mailakoa eta lan-kontratudun finkoen araubidean.
2.–Izangaiari hamar egun balioduneko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.–Erabakia Mankomunitatearen web-orriko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lakuntzan, 2024ko abuztuaren 14an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2412129