176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, teknikari koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Virgen del Portal zahar-etxean aritzeko. Behin betiko zerrenda, proba teorikoen data eta epaimahaiaren osaera

Alkatetzak 2024ko abuztuaren 13an emandako ebazpen baten bidez onetsi zen zerrenda.

Alesbesko Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 7an hartutako erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, teknikari koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Virgen del Portal zahar-etxean aritzeko, Alesbesko Udalaren erakunde autonomoa baita. 2024ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, uztailaren 15ean.

Bat etorriz deialdiaren oinarri arautzaileekin, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Alesbesko Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Halaber, aipatutako oinarri arautzaileek ezartzen dute izangai bazterturik ez bada, zuzenean izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da izangai bazterturik egon; beraz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen berean hautaprobak egiteko tokia, data eta ordua zehazten dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, laguntzako teknikari koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (enpresa hitzarmenaren A maila), Virgen del Portal zahar-etxean aritzeko, Alesbesko Udalaren erakunde autonomoa baita. Zerrenda ebazpen honi erantsita dago.

Bigarrena.–Zehaztea proba teorikoak egiteko eguna: 2024ko irailaren 25a, 10:00etan, Alesbesko Kultur Etxean (Cava kalea, 33).

Hirugarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:

Epaimahaiburua: M.ª Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea.

1. epaimahaikidea: Ana Cirauqui Martínez, Alesbesko Udaleko zinegotzia.

2. epaimahaikidea: Delia Linzoáin Pinillos, Alesbesko Udaleko zinegotzia.

3. epaimahaikidea: Josué Soret Sánchez, Alesbesko udaleko arlo ekonomikoko teknikaria (B maila).

4. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez, Udaleko lan-kontratudunen ordezkaria.

Idazkaria: Álvaro Marcén Echandi, Alesbesko Udaleko idazkaria.

Alesbesen, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

1.–RESANO ÁLVAREZ, ISABEL

2.–MARTÍN SÁNCHEZ, LYDIA

3.–PARDO PEGENAUTE, ÁNGELA

4.–GOÑI CERVERA, LORENA

5.–GRANDE BARRIOS, SHEYLA

6.–SESMA SESMA, CELIA

7.–FRÍAS GONZÁLEZ, GREGORIO

8.–ANSÓ LOPEZ, CAROLINA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2412104