176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UXUE

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan

Uxueko Udalak, 2024ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, deialdi bat onestea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, lan-araubide finkoan. Deialdia gauzatuko da oinarri hauen arabera.

Uxuen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

DEIALDIAREN OINARRIAK, BETE DADIN ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ, LAN-ARAUBIDE FINKOAN

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat Uxueko Udalaren zerbitzura. Plantilla organikoan D taldean sailkatua dago ("zerbitzu anitzak").

1.2. Izendapenak Uxueko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.4. Lanaldi osoa izanen du. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu. Batzuk aipatzeko, eta zerrenda mugatua izan gabe, honako eginkizun hauek nabarmentzen dira:

–Lorezaintzako mantentze-lanak egitea, bai udal bulegoen barnean (barneko landareak, apainketakoak...), bai kanpoan (parkeak, lorategiak...), jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Igeltserotzako mantentze-lanak egitea, bai udalaren instalazio eta eraikinen barnealdean (altzariak, bankuak, ateak, leihoak eta abar), bai kanpoan (hormigoi masa egin, espaloiak eta bide bazterrak konpondu, kutxatilak, bidezuloak bete, hiri-altzariak, seinaleak, mugarriak eta piboteak jarri, etab.), jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Elektrizitateko mantentze-lanak egitea, bai udal eraikinetan bai kanpoaldean (argiteria, argindar hodiak, kaxa elektrikoak, etab.), jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Iturgintzako mantentze-lanak egitea, bai udal eraikinetan (iturgintzako eta berokuntzako zirkuituak, aparatu sanitarioak muntatzea, etab.), bai kanpoan (ureztatze zirkuituak jartzea, muntatzea eta desmuntatzea, ureztatze programagailuak, hornidura eta saneamendu sareak, etab.), jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Pinturako mantentze-lanak egitea, barnean zein kanpoan, jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Errementaritzako eta soldadurako mantentze-lanak egitea barnean zein kanpoan (ateak, euskarriak, leihoak, barandak, bideetako seinaleak, kale-argiak, hiri-altzariak...), jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Udalaren bulegoak eta instalazioak, bai eta bide publikoak ere, garbitzeko eta mantentzeko lanak egitea, jarraikiz dagokion administrazio-organoak ematen dizkion jarraibideei.

–Udal biltegia kontrolatzea eta ordenatzea.

–Hesiak, seinaleak, oholtzak eta halakoak jartzeko, muntatzeko eta desmuntatzeko lanak egitea ekitaldiak eta jaialdiak prestatzean eta aurrera eramatean.

–Agintzen zaizkion lanak aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak garraiatzea, kargatzea eta deskargatzea.

–Banatzea eta jartzea iragarkiak, bandoak, eta Udalaren publizitatea, eta agiriak eramatea eta haien legezko jakinarazpenak egitea.

–Laneko arriskuen prebentzioko arauak betetzea.

–Lanerako tresnak eta ekipoak zaintzea eta ordenatuta edukitzea, eta gorabeheraren bati antzemanez gero edo ezer behar izanez gero, horren berri ematea.

–Herritarrari egiten zaion zerbitzuaren hobekuntza bulkatzea eta horretan laguntzea. Hartara, kasuren batean behar izanez gero, egokitu beharko du, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta Udalaren beharrak betetzeko.

–Hilerria kudeatzeko lanak egitea.

Aipatutakoez gain, bestelako zereginak beteko ditu, bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, ezarritako helburuak lortu beharrez agintzen zaizkionak.

1.6. Halaber, deialdi honen xedea da zerrenda bat egitea hautapen prozeduran plaza eskuratzen ez dutenekin, aldi baterako kontratatzeko, jarraikiz deialdiaren 7.2 oinarriari.

2.–Betebehar orokorrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte har dezakete, era berean, espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, DBHko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko maneran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Titulua atzerrian eskuratu baldin bada, haren homologazioa frogatzen duen ziurtagiriaren jatorrizko agiria edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopia.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

f) B1 gidabaimena izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak frogatu beharko ditu aurreko betebeharrak, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan, izendapen eguna arte bete ere.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Uxueko Udalaren erregistro orokorrean (Udaletxe plaza 31, 31496 Uxue, Nafarroa), egoitza elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, eta azken eguneko 13:30 arte. Epearen azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

–Gutun-azal irekian egitea, postetxeko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezaioten eskabideari; horrez gainera, frogagiria bidali beharko da mezu elektroniko bidez, helbide honetara: ayuntamiento@ujue.es. Betekizun horiek betetzen ez badira, eskabidea ez da onartuko.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak, deialdi honen seigarren oinarriaren arabera. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZ).

b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

c) Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen egiaztagiriak, jarraikiz aurreko puntuan eta deialdi honen seigarren oinarrian ezarritakoari.

d) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Uxueko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkeztuz Uxueko Udaleko Erregistro Orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta halakorik egon bada haiei erantzun ondoren, Uxueko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Rubén Sánchez Remón, Uxueko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

1. epaimahaikidea: Tafallako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko teknikari bat.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

2. epaimahaikidea: San Martin Unxeko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

3. epaimahaikidea: Santakarako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

4. epaimahaikidea: Tafallako Politeknikoko irakasle bat.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

5. epaimahaikidea: Uxueko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.

5.3. Hautaproba hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta gehienez ere 30 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

–Administrazio publikoan zein kanpo enpresetan antzeko eginkizunetan egindako zerbitzuak baloratuko dira (5 puntu gehienez).

–Edozein administrazio publikotan mantentze-lanetako ofizialaren kategorian edo antzeko besteren batean egindako zerbitzuak baloratuko dira; 0,75 puntu urte bakoitzeko (5 puntu gehienez).

–Administraziotik kanpoko enpresa pribatuetan, mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan edo antzeko beste kategoriaren batean egindako zerbitzuak ere baloratuko dira: 0,5 puntu urte bakoitzeko (5 puntu gehienez).

–Eskatutako tituluaz gain, beste titulu batzuk edukitzea ere baloratuko da (15 puntu gehienez):

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea: 1 puntu.
  • Gradu ertaina, LHI edo baliokideren bat, lanpostuaren egitekoekin zerikusia duten espezialitateetan: 2 puntu titulu bakoitzeko.
  • Goi mailako gradua, LHII edo baliokideren bat, lanpostuaren egitekoekin zerikusia duten espezialitateetan: 3 puntu titulu bakoitzeko.
  • Gorago aipatutakoak baino maila handiagoko titulazio teknikoak, lanpostuaren egitekoekin zerikusia duten espezialitateetan: 4 puntu titulu bakoitzeko.
  • Lanpostuko eginkizunekin ikusteko duten prestakuntza ikastaroengatik, gehienez ere 5 puntu.
  • 20 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 0,10 puntu, ikastaro bakoitzeko.
  • 50 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu, ikastaro bakoitzeko.
  • 100 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 0,5 puntu, ikastaro bakoitzeko.
  • 150 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 1 puntu, ikastaro bakoitzeko.
  • 200 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 1,50 puntu, ikastaro bakoitzeko.
  • C motako gidabaimena edukitzeagatik gehienez ere 5 puntu emanen dira, ulertzen baita gidabaimen hori edukitzeak laguntzen duela Uxueko Udaleko kargu horren berezko eginkizunak aurrera eramaten.

–Beste titulu batzuk:

  • Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela: oinarrizko maila, 2 puntu.
  • Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela: maila kualifikatua, 3 puntu.

Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak, baremoaren apartatu bakoitzerako. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu gabeko edo agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan ezarritakoez bestelako merezimendurik ere, eta ezin izanen du apartatu bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu azalpenak eta datu osagarriak, lehiakideek alegatutako merezimenduen gainean.

6.2.1. Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du Uxueko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, puntuazioekin batera.

Behin-behineko kalifikazio horien aurka, alegazioak aurkezten ahalko dira bost egun naturaleko epean.

Oposizioaldia.

Uxueko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean iragarkia jarriz eginen zaie probaren deialdia izangaiei. Hori aski izanen da hitzordua egina dela ulertzeko.

Hautapen-prozesuan bi proba eginen dira.

Lehendabizikoa teorikoa izanen da, eta baztertzailea. Plika sistema erabiliz eginen da, eta erantzun beharko zaio II. eranskineko gaiei buruzko galde-sorta bati. Erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina bakar bat izanen da zuzena. Gehienez ere 30 puntu emanen ditu ariketa honek, eta berau gainditzeko gutxienez 15 puntu erdietsi beharko dira; baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba egiteko zer denbora izanen den. Erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da. Galderaren bat baliogabetzen bada, guztizko puntuazioa hainbanatuko da galdera baliodunen artean.

Bigarren proba praktikoa izanen da, eta baztertzailea. Proba praktiko batzuk egin beharko dira, egun batean edo zenbait egunetan, lanpostuarekin zerikusia dutenak, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoak. Gehienez ere 40 puntu emanen ditu ariketa honek, eta gutxienez 20 puntu erdietsi beharko dira; baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hauek egiteko zer denbora izanen den.

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute. Bazterturik geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

Lehendabiziko proba baloratutakoan, izangaiek lortu duten puntuazioa Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da, baita lehendabiziko proba gainditu duten izangaientzako bigarren ariketa egiteko data eta ordua ere.

Bigarren proba baloratutakoan, izangaiek lortu duten puntuazioa Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta webgunean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko du.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da lehen ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta jarraituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7.2. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Uxueko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den izendapen proposamenaren ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak sartuko dira Uxueko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da kontratazioak egiteko, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren premiei erantzuteko, jarraikiz deialdi honen 1.6 oinarriari.

8.–Agiriak aurkeztea.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu, Uxueko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NAN) fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragotziko liokeenik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat, esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.2. Epe horretan, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta indarrik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

8.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, Alkatetzak baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Uxueko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Uxueko Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

10.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.6 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.

Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.

Izangaiei dei egiten zaienean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko, kontuan hartuko da zer dagoen ezarria Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarrian. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte, eta frogatzen badute desgaitauna bateragarria dela dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin.

10.2. Deitzea.

10.2.1. Zerbitzuaren beharren arabera kontratatuko dira probak gainditu dituzten izangaiak, oro har, aurretiaz banakako deiak eginik.

10.2.2. Izangaiek, azkar lokalizatuak izateko, ematen ahalko dituzte harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adieraziz gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, deituko zaio zerrendan hurrengoa denari, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

10.3. Uko egiteak.

10.3.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:

a) Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

b) Baja-egoeran egotea, gaixotasun baten ondorioz.

c) Kargu politiko baterako edo ordezkaritza kargu baterako izendatua edo hautatua izatea, eta, horren ondorioz, bere eginkizunetan aritzeko bateraezintasuna izatea, administrazio publiko batean izendapen libreko postu batean aritzeko aukeratua izatea, edo Gorte Nagusiek edo parlamentu autonomiko batek aukeratua izatea konstituzio organoetan parte hartzeko edo ganbera batek hautatu beharreko beste postu batean aritzeko.

d) Ezkontzearen edo bikote egonkor izatearen ondorioz dagokion lizentzia gozatzen ari direnean, arau honekin bat: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

e) Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat hiltzen denean edo gaixotasun larriren bat duenean.

f) Amatasun, aitatasun edo adopzio zein harrera kasuetan, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.

g) Hiru urtetik beherako haur bat zaintzea, edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

h) Legezko zaintza dela eta, zuzenean zaintzea desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat, %33ko edo hortik gorako minusbalioa duena, eta lan ordaindurik ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

i) Bere kargura izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat, bere kasa bizitzeko gauza ez dena adinagatik (65 urtetik gorakoa), istripuagatik edo gaixotasunagatik, eta lan ordaindurik egiten ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

j) Izangaiak hala erabakitzen duenean, urtebetez genero indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.

k) Erakunde ofizial baten beka bat jaso izana.

10.3.2. Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu gabeko lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

10.3.3. Arestian aipatutako kasuetan, izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, agiriak aurkeztuko dituzte, adierazten dutenak noiz bukatu den uko egitea ekarri zuen egoera. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

Alegatutako egoera frogatzen ez badu horretarako ematen zaion epean, ulertuko da eskainitako kontratuari uko egiten diola, bidezko arrazoirik gabe, deiaren egunetik hasita.

Era berean, hautagaiak noiznahi komunikatzen ahalko dio Uxueko Udalari ez deitzeko kausa batean dagoela, eta komunikatzearekin batean frogatu beharko du hori.

10.4. Zerrendatik kanporatzea.

10.4.1. Deia eragin duen zerrendatik kanpo geratuko dira honako egoera hauetakoren batean dauden izangaiak:

a) Betebehar orokorrak eta titulazioari lotutakoak ez betetzea, ezta lanpostuan aritzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako baldintzak ere.

b) Lanbidean jarduteko edo eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua izatea, edo edozein administrazio publikotatik diziplinako espediente baten bidez kendua izatea, egoera horrek irauten duen bitartean.

10.4.2. Honako hau izanen da zerrendatik kanporatzeko prozedura:

Kanporatzeko kausaren bat dagoela jakinez gero, kasuan-kasuan eskumena duen organoak aginduzko txostena eginen du, eta, 10 eguneko entzunaldia eman ondoren, bidezkoa denean, izangaia kanporatzeko proposamena eginen dio Uxueko alkateari.

Alkateak izangaiak kanporatzeko ebazpen bat emanen du, aurreko apartatuetan ezarritako arrazoiekin bat. Kanporatzeko ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere 10 eguneko epean, eta espresuki adieraziko zaio kanporatzearen arrazoia.

Kanporatzeko prozedura izapidetu bitartean, ulertuko da pertsona ez dagoela kontratatzeko moduan.

10.4.3. Honako hauetakoren bat egin duten izangaiek zerrendan zeukaten tokia galdu eta zerrendetako azken tokira igaroko dira:

a) Uko egitea, justifikatu gabe, eskainitako lanpostuari edo bi lan-eskaintzari.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Kontratatzeko deitzea eta ezinezkoa izatea izangaiarekin harremanetan jartzea hark emandako bitartekoen bidez, gutxienez 6 aldiz saiatuta 2 hilabeteko epean.

11.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Uxueko Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: ayuntamiento@ujue.es.

Helburua: langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN LANPOSTU BAT, LAN-ARAUBIDE FINKOKOA, BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

I.–HAUTAPEN-PROZESUA.

Deialdia egiten duen erakundea: Uxueko Udala. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzak.

II.–DATU PERTSONALAK.

Deiturak eta izena: .................................................................................................................................

Helbidea: ...............................................................................................................................................

1. telefonoa: .......................................................... 2. telefonoa: ..........................................................

Posta elektronikoko helbidea: .................................................................................................................

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa: BAI / EZ

–Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea: BAI / EZ

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–ADITZERA EMATEN DUT.

Eskabide honekin batera merezimenduak eta merezimenduen egiaztagirien kopiak aurkezten ditudala, deialdiaren 3.4 oinarrian jasotzen den eran.

–Desgaitasun-baldintzak:

BADUT / EZ DUT aitortua desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %..............(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

Horiek horrela,

ADIERAZTEN DUT:

1. Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako desgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak errealitatearen isla zehatza direla.

Horregatik guztiagatik,

ESKATZEN DUT eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientean eta izapideetan jasota dauden bere datuak trata daitezen, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko jarduketak; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela datu horietan sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezerezteko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paraturik.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak. Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: III. titulua. Administrazio egintzak.

3.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Honako hauek ezagutzea: uren ponpaketa, iragazkiak eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileak.

4.–Uxueko udalerria: udalerriaren ezagutza orokorra; kaleen, parajeen eta udal eraikin eta instalazioen izenak. Uxueko udal ordenantzak.

5.–Ureztaketa sarea mantentzeko lanak: ureztatzeko instalazioak diseinatzea, instalatzea, mantentzea eta programatzea. Drainatze sistemak.

6.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, fitosanitarioen aplikazioa). Zuhaitzen, zuhaixken, heskaien, sasoiko loredun parterreen, tapiz-landareen eta erraboilen landaketa. Soropila landareberritzea eta ereitea. Alorrak eta parterreak prestatzea. Inauste-lanak: zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak inaustea.

7.–Zurgintzako oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta beste batzuk, hala nola lixak, kolak...). Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak. Matxura eta konponketa ohikoenak.

8.–Igeltserotza: kontzeptu orokorrak; materialak; erremintak; zolatzeak; alikatatzeak; kofratzeak; murruak egitea; egiturak konpontzea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak. Matxura eta konponketa ohikoenak.

9.–Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta abar). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailuak, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lur-konexiodunak zein gabekoak, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak. Matxura eta konponketa ohikoenak.

10.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: materialak, iturgintzako hodientzako, saneamendurako eta berokuntzarako; aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak. Hornidura eta saneamendua: sailkapena, materialak eta sareen elementuak. Iturgintza, saneamendu, berokuntza eta aire-girotze eskemak ulertzea. Matxura eta konponketa ohikoenak.

11.–Soldadura: kontzeptu orokorrak eta oinarrizko lanak: ezaugarriak, tipologiak, ekipoak, teknikak, prozesuak.

12.–Arlo hauetako ezagutzak: kudeaketa energetikoa, kontsumo energetikoen neurketa, datu bilketa, energia aurrezpenen kalkulua, hobekuntzen planteamendua, ingurumen irizpideak erabiltzea ekipo eta instalazioen erosketan.

13.–Mekanika: udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.

14.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak.

15.–Bide-segurtasuna: lehen sorospenak. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea. Obren seinaleak eta balizak. Makinen eta lanabesen alorreko segurtasuna.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediarekin.

Iragarkiaren kodea: L2411902