Iragarkia
176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu, agente lehenaren 16 lanpostu eta agentearen 31 lanpostu
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2024ko abuztuaren 14ko ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du, honako oinarri hauekin bat:
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu, agente lehenaren 16 lanpostu eta agentearen 31 lanpostu, bai eta lehiaketa honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratzen ahal direnak ere, zeinak honako antolaketa-unitate hauei atxikirik baitaude:
A) Inspektoreordea:
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Plangintza Estrategikoko Brigadako Herritarren Arretako Taldeko Giza Baliabideetako inspektoreordearen 1-204900-16 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko inspektoreordea.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Hurbileko Poliziako Taldea; inspektoreordearen 1-204900-13 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko inspektoreordea.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Hurbileko Poliziako Taldea; inspektoreordearen 1-204900-45 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko inspektoreordea.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Zaintzako Brigadako Laguntza Zerbitzuetako Taldeko inspektoreordearen 1-207100-1 plaza: Laguntza Zerbitzuetako inspektoreordea.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Zaintzako Brigadako Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldeko inspektoreordearen 1-204900-7 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko inspektoreordea.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigadako-(UPAS) Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldeko inspektoreordearen 1-205000-2 plaza: instrukzioko inspektoreordea.
B) Agente Lehena:
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Plangintza Estrategikoko Brigadako Herritarren Arretako Taldeko Giza Baliabideetako agente lehenaren 1-304000-51 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Koordinazioko Brigadako Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldeko agente lehenaren 1-304000-1 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Koordinazioko Brigadako Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldeko agente lehenaren 1-304000-47 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Atestatu Taldeko agente lehenaren 1-304000-14 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Atestatu Taldeko agente lehenaren 1-304000-16 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Atestatu Taldeko agente lehenaren 1-304000-38 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Atestatu Taldea. Istripuen Analisiko Lantaldeko agente lehenaren 1-304000-5 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Trafikoko Taldeko agente lehenaren 1-304000-21 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Garabien Lantaldeko agente lehenaren 1-304000-6 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Hurbileko Poliziako Taldeko Jasangarritasunerako Lantaldeko agente lehenaren 1-304000-31 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agente lehenaren 1-304100-6 plaza: Instrukzioko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agente lehenaren 1-304100-7 plaza: Instrukzioko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agente lehenaren 1-304100-10 plaza: Instrukzioko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agente lehenaren 1-304100-11 plaza: Instrukzioko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko Informazioa Aztertzeko Lantaldeko agente lehenaren 1-304100-4 plaza: Instrukzioko agente lehena.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Ikerketako Taldeko agente lehenaren 1-304100-3 plaza: Instrukzioko agente lehena.
C) Agenteak:
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Plangintza Estrategikoko Brigadako Herritarren Arretako Taldeko Giza Baliabideetako agentearen 1-304300-537 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Plangintza Estrategikoko Brigadako Logistikako Taldeko agentearen 1-304310-1 plaza: Kabinete Teknikoko udaltzaina.
–Plangintza eta Koordinazioko Arloko Plangintza Estrategikoko Brigadako Logistikako Taldeko agentearen 1-304310-10 plaza: Kabinete Teknikoko udaltzaina.
–Bide Segurtasuneko Arloko Bide Mugikortasuneko Brigadako Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldeko agentearen 1-304300-118 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Atestatu Taldeko agentearen 1-304300-107 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Atestatu Taldeko agentearen 1-304300-136 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Bide Segurtasuneko Arloko Zirkulazioko Brigadako Trafikoko Taldeko agente lehenaren 1-304300-61 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Garabien Lantaldeko agentearen 1-304300-312 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Hurbileko Poliziako Taldeko agentearen 1-304300-518 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-19 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-233 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-318 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-478 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-137 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Hurbiltasuneko Brigadako Prebentzioko Taldeko agentearen 1-304300-155 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Zaintzako Brigadako Laguntza Zerbitzuetako Taldeko agentearen 1-304320-17 plaza: Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina.
–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko Zaintzako Brigadako Laguntza Zerbitzuetako Taldeko agentearen 1-304320-47 plaza: Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agentearen 1-304400-23 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldeko (HASB taldea) agentearen 1-304400-28 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Polizia Judizialeko Brigadako Ikerketako Taldeko agentearen 1-304400-14 plaza: Instrukzioko agentea.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko agentearen 1-304400-43 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko agentearen 1-304400-46 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko agentearen 1-304400-49 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko Genero-indarkeriako eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldeko agentearen 1-304400-50 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko Genero-indarkeriako eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldeko agentearen 1-304400-51 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko Genero-indarkeriako eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldeko agentearen 1-304400-48 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko Genero-indarkeriako eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldeko agentearen 1-304400-47 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko agentearen 1-304400-52 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldeko agentearen 1-304400-53 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Komunitate Poliziako Taldeko agentearen 1-304300-258 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-UPASeko Komunitate Poliziako Taldeko agentearen 1-304300-424 plaza: Herritarren Segurtasuna - Trafikoko udaltzaina.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Deialdi hau Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduan –2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratua eta 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, aldatua– xedatutakoari jarraikiz eginen da.
Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatutako Erregelamenduan xedatutakoari jaramon eginen zaio.
3.–Betekizunak.
a) Agentearen lanpostuak betetzeko: Iruñeko Udaltzaingoko agentearen izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
b) Agente lehenaren lanpostuak betetzeko: Iruñeko Udaltzaingoko agente lehenaren izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
c) Inspektoreordearen lanpostua betetzeko: Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
Kasu guztietan, eskatzen duen destinoko eginkizunak betetzea eragozten dion inolako eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
Plantilla organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako lanpostuak eskuratzen ahalko dituzte bigarren jarduerarako adin-betekizunak betetzen dituzten agenteek edo arrazoi medikoengatik behin-behinean horietara atxikita daudenek soilik. Ezingo dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu bigarren jarduerako plazak betetzen dituztenek, salbu eta bigarren jarduerako beste plaza batzuk badira eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuak zehazten badu egoki dela horiek esleitzea.
Ezin izanen dute lehiaketan eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu lanpostuak aurreko deialdi batean borondatez eskuratu dituzten agenteek, agente lehenek eta inspektoreordeek, baldin eta ordutik hona epe hauek bete ez badira:
–Bi urte, lehiaketa bidez atxiki direnendako.
–Hiru urte, berariazko lehiaketa bidez atxiki direnendako. Artikulu honi dagokionez, lehiaketa-sistemari jarraituko diote destinatuak izan diren taldearen prestakuntza-ikastaroa egiteko aukerarik izan ez duten poliziek.
Lanpostu huts bati behin-behinean atxikitako funtzionarioek deialdi honetan nahitaez parte hartu beharko dute, egoera horretan dauden bitartean. Horrela egin ezean, halabeharrez atxikitzen ahalko dituzte horietako edozeinetara.
Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira lehiaketa honek ekarritako atxikipenek eragin dituzten bitarteko izendapenak; izan ere, ez daude beharturik halakoetan parte hartzera, eta jabetzan duten lanpostuetara itzuliko dira.
Lehiaketa honetan hasiera batean aipatutako lanpostuez gain, deialdian lanpostua lortzearen ondorioz lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan. Horren ondorioz sortutako lanpostu horiek lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira.
4.–Eskabidea eta eskaera: aurkezteko epea eta tokia.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera I. Eranskineko ereduarekin aurkeztu beharko dute, telematikoki, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio-bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean, hamabost egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, prestakuntza-ekintzak, titulu akademikoak, esker-sariak, bestelako merezimenduak eta hizkuntzak baloratzerakoan, aintzat hartuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte aurkeztutakoak edo fitxa pertsonalean jasotakoak.
Eskabidean zein lanpostu hautatzen diren zehaztuko da. Izangaiak berak hautatutako plazak bakarrik aipatuko ditu.
5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emanen du hura argitara dadin Iruñeko Udalaren webgunean eta Udaltzaingoaren eta INTRAPOLen iragarki-taulan.
Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta forma-akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.
Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura argitara emanen da Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen. Ebazpen horretan hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira.
6.–Lanpostuen esleipena.
6.1. Berariazko lehiaketa.
Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea; Ikuskapen Orokorreko Taldea; Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea; Herritarren Arreta Bulegoko Taldea; Ikerketa Taldea; Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea; Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea; Bide Plangintzako Taldea; Atestatu Taldea; Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Era berean, Taldeetako burutzak berariazko lehiaketa bidez beteko dira.
Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduko 57. artikuluan jasotzen den puntuazioari jarraikiz baloratuko dira.
A.–Lehen fasean, administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, prestakuntza-ekintzak, titulu akademikoak, esker-sariak, bestelako merezimenduak eta hizkuntzak baloratzerakoan, organo eskudunak xede horretarako emandako Ebazpenean xedatuari men eginen zaio, gehieneko puntuazioa 53 puntukoa izanik.
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: Puntu bat emanen da deialdia argitaratu bitartean egindako zerbitzu-urte bakoitzeko. Urte-zatikiak hainbanatu eginen dira. Apartatu honetan gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahal dira.
b) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, betiere arlo polizialari lotuak: gehienez ere 10 puntu.
b) apartatuaren balorazioa:
b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,01 puntu ikastordu bakoitzeko.
–Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
–Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 0,10 puntuko balorazioa emanen zaie.
–Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 1 puntuko balorazioa emanen zaie.
–Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1 puntu eskuratzen ahalko da.
–Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.
b.2) Tituluak:
–Unibertsitate-doktore ofiziala, 2 puntu.
–Unibertsitate-lizentzia/gradu ofiziala, 1,5 puntu.
–Unibertsitate-diplomatura ofizialak, 1 puntu.
Ez dira baloratuko titulazioen ikastaro solteak ezta unibertsitate-diplomaturak ere karrera bereko lizentzia badaukate.
c) Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.
1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.
2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.
3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.
4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.
d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.
2,0 puntu bitarteko balorazioa emanen zaie Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauetako bakoitzaren ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. 2,50 puntu bitarteko balorazioa emanen zaio euskara jakiteari.
B.–Bigarren fasean proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira, honela banatuta:
a) Test moduko azterketa bat eginen da, aldian aldiko epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi bati buruzkoa: gehienez ere 40 puntu. Proba hau gainditzeko gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira, eta puntuazio honetara iristen ez den izangaia bazterturik geratuko da.
b) Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko lanpostu guztietarako (57.3b) artikuluan aurreikusi bezala) profil profesiografikoarekiko eta gaitasunekiko egokitasuna baloratzeko proba eginen da, eta gehienez ere 20 puntu emanen dira. Proba hori NAPIko teknikariek eginen dute aldian aldiko Epaimahaiak hala proposatuta. Zuzenketa- eta kalifikazio-irizpideak probak egin baino lehen argitaratuko dira.
b.1) Profil profesiografikoa zehaztea:
–NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari aurkeztuko zaio onets eta argitara dezan proba teorikoen behin betiko noten emaitzen aurretik.
b.2) Probak bi parte izanen ditu:
–Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izaten ahal dira, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.
–Bigarrena banakako elkarrizketa edo talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.
Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako azken emaitzak batuta puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldekoa izanen da.
Sailkapen-hurrenkerako berdinketak honako irizpide hauen arabera ebatziko dira:
a) Proba teoriko-praktikoan puntuazio hobea lortu izana.
b) Berdinketak jarraitzen badu, eskalafoiari erreparatuko zaio.
Berariazko lehiaketen deialdian lanpostua eskuratzen duten udaltzainek/agenteek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaroa ez egiteak edo ez gainditzeak destinoko atxikipena bertan behera uztea ekarriko du.
6.2. Lehiaketa.
Lehiaketaren sistema bidez betetzekoak diren lanpostuen esleipenak fase bakarra izanen du, eta honako hauek baloratuko dira: meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta bestelako merituak eta hizkuntzak, bai eta 6.1. oinarriak berariazko lehiaketarako ezarritakoak, guztira 53 punturen gainean.
Halaber, berdinketarik izanez gero balorazioan, eskalafoiari erreparatuko zaio berdinketa hausteko.
7.–Lehentasunezko eskubideak.
Lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko lehentasunezko eskubideen lehentasun-hurrenkera honako hau izanen da:
–Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako araubidean dauden langileek betetzen ahal dituzten destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, ezintasun iraunkor baten ondorioz egoera horretan daudenek.
–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako araubidean egoteagatik mugiarazi dituztenek.
–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.
8.–Lanpostu hutsak aukeratzeko modua.
Lehiaketan eta berariazko lehiaketan eskainitako lanpostuak betetzeko deialdiko izangaiek deialdi honen I. eranskineko eskabidea bete beharko dute.
Eskabide horietan adierazi beharko dituzte datu pertsonalak eta agentearen, agente lehenaren eta inspektoreordearen lanpostuak betetzeko deialdian sartzeko eskaera eta aukeratutako lanpostuak.
Behin izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalkulatuta eta hautaprobak amaituta, epaimahai-kalifikatzaileak enpleguen arabera deituko ditu izangaiak, eskainitako lanpostuak lehentasun-ordenaren arabera aukera ditzaten.
Enpleguen araberako lanpostuen hautaketa deialdi bakar bidez eginen da. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.
Hautaketa hori honela eginen da:
–Udaltzaingoaren Talde eta Lantaldeen hurrenkera korrelatiboa ezarriko da lanpostuak esleitzeko.
–Zozketa bidez, lanpostuen esleipena zein Taldetatik hasiko den erabakiko da.
–Taldea izendatuta, horretan puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak (behin batuta merezimenduen puntuak eta hautaprobetakoak, halakorik izanez gero) erabakiko du lanpostu huts hori aukeratzen duen edo horri uko egin eta aukeratu duen beste talde bateko beste lanpostu huts baten zain geratzen den.
–Lanpostu horren esleipendun izatekotan, ordura arte betetzen zuen lanpostua uztean hutsik geratzen den lanpostua eskainitako lanpostu hutsen zerrendan sartuko da.
–Ondoren, eta lehentasun-ordenan, gainerako izangaiek aipatu Taldeko gainerako lanpostuak aukeratuko dituzte, guztiak bete arte.
–Behin lanpostu hutsen aukeraketa amaituta, hurrengo taldearekin jarraituko da, eta honela eginen da eskainitako lanpostu guztiak bete arte edo izangairik ez dagoen arte.
–Lanpostuak esleitzeko ekitaldian, izangaiek zentzuzko denbora izanen dute lanpostua aukeratzeko edo hari uko egiteko; egin ezean, epaimahaiak ulertuko du lanpostuari uko egiten zaiola.
9.–Epaimahaiaren osaera.
Honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Jose Francisco Ataun Roldan, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.
Epaimahaiburu ordezkoa: Ángel María Azanza Burusco, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Epaimahaikidea: Luis Manuel Iribarren Aguerri, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Epaimahaikide ordezkoa: Beatriz Izquierdo Redín, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Epaimahaikidea: Pablo Liberal Artaiz, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Epaimahaikide ordezkoa: José Javier Rey Carrascosa, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.
Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Aholkularitza Juridikoari atxikitako beste legelari edo zuzenbidean lizentziadun bat.
Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.
10.–Lanpostuen esleipena eta jabetza.
Behin lanpostuak hautatu ondoren, epaimahaiko idazkariak esleitutako lanpostuen zerrendaren berri emanen du, Giza Baliabideetako zuzendariak onets dezan. Lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehazten ahalko da destino eta lanpostu guztiez batera jabetzeko data.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.
Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 14an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
I. ERANSKINA.–DESTINOAK HAUTATZEKO ESKAERA
Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen 6 lanpostu, agente lehenaren 16 lanpostu eta agentearen 31 lanpostu.
ESKATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK:
PLAKA-ZENBAKIA:
DEIALDI HONETAN PARTE HARTZEA:
DESTINOAK HAUTATZEA:
ESKAERA:
UNITATEA | MODALITATEA | ESKAERA |
PLANGINTZA ETA KOORDINAZIOKO ARLOA | ||
Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa | Berariazko lehiaketa | |
Plangintza Estrategikoko Brigada | ||
Herritarren Arretako eta Giza BaliabideetakoTaldea | Berariazko lehiaketa | |
Ikuskapen Orokorreko Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Logistikako Taldea | Lehiaketa-2. jarduera | |
Koordinazioko Brigada | ||
Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea | Berariazko lehiaketa | |
BIDE SEGURTASUNEKO ARLOA | ||
Bide Mugikortasuneko Brigada | ||
Bide Plangintzako Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Zirkulazioko Brigada | ||
Atestatu Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Istripuen Analisiko Lantaldea | Berariazko lehiaketa | |
Trafikoko Taldea | Lehiaketa | |
Garabien Lantaldea | Lehiaketa-2. jarduera | |
HURBILTASUN ETA PREBENTZIOKO ARLOA | ||
Hurbiltasuneko Brigada | ||
Hurbileko Poliziako Taldea | Lehiaketa | |
Jasangarritasunerako Lantaldea | Lehiaketa | |
Prebentzioko Taldea | Lehiaketa | |
Laguntzako Lantaldea | Lehiaketa | |
Txakurren Lantaldea | Lehiaketa | |
Zaintzako Brigada | ||
Erakunde Segurtasuneko Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Laguntza Zerbitzuetako Taldea | Lehiaketa-2. jarduera | |
Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea | Lehiaketa-2. jarduera | |
Zitazio Judizialetako Lantaldea | Lehiaketa-2. jarduera | |
BITARTEKARITZA ETA INSTRUKZIOKO ARLOA | ||
Polizia Judizialeko Brigada | ||
Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Analisiko Lantaldea | Berariazko lehiaketa | |
Ikerketako Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada (UPAS) | ||
Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea | Berariazko lehiaketa | |
Komunitate Poliziako Taldea | Berariazko lehiaketa | |
Data eta sinadura:
II. ERANSKINA.–LEKUALDATZE-LEIHAKETAKO GAITEGIA
Berariazko lehiaketa
Plangintza eta Koordinazioko Arloa.
Plangintza Estrategikoko Brigada.
1. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.
3. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Lanaldiaren murrizketari buruzkoa.
4. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, onetsia. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, onetsia.
5. gaia.–Iruñeko Udaleko langileen hitzarmen kolektiboa (2017-2019). 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa.
6. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa 2024 urterako.
7. gaia.
–PA-04, Dokumentazioaren eta datuen kudeaketaren azpiprozesuak.
–SPA-04-01, Udaltzaingoak sorturiko dokumentazioaren azpiprozesua.
- PA-Pcr-04-01-01, Zerbitzu Orokorretako Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
- PA-Pcr-04-01-02, Iruñeko Udaltzaingoan Eguneroko Jarduerak Sortutako Berariazko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
–SPA-04-02, Udaltzaingoan sartzen den kanpoko dokumentazioaren azpiprozesua.
- PA-Pcr-04-02-01, Herritarrek edo Herritarrendako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
- PA-Pcr-04-02-02, Beste Zerbitzu batzuek edo batzuetarako edo Herritarrek edo Herritarrendako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I., II., III. eta IV. tituluak sartuko dira azterketan.
9. gaia.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
10. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa –95/46/EE Direktiba (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena–. I., II. eta III. kapituluak.
11. gaia.–Burutzaren Agindua, 2024ko 1.a., Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa. Instrukzioa, 2024ko 1.a., egutegiko lizentziak eta baimenak ezartzeari buruzkoa.
Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa.
1. gaia.–Egile-eskubideak eta irudi-eskubideak. Egile-eskubide motak. Obra-titularraren eskubideak. Lizentziak. Irudi-bankuak. Fotografiatutako pertsonaren irudi-eskubideen babesa. Adingabeen kasua.
2. gaia.–Komunikazio instituzionala. Definizioa eta lege-esparrua. Helburuak eta erabilitako bitartekoak. Alderdi ekonomikoak. Iruñeko Udalaren komunikazio instituzionala.
3. gaia.–Erakunde publikoen komunikazio-kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Haien ezarpena erakunde espainiar eta nafarretan. Komunikazio-planak. Krisi-komunikazioa. Barne-komunikazioa.
4. gaia.–Community Managerraren rola. Egitekoak eta erantzukizunak. Community Managerraren gaitasuna eta jarrera. Community Managerraren tresnak. Hootsuite. Tweetdeck. Facebooken Business Manager. Facebooken iragarkien administratzailea. Social Mention. Audiense. Backlinkwatch. Buffer. Metricool. Agorapulse. IFTTT. Twitonomy.
5. gaia.–Twitter. Web trafikoa. Jarraitzaileak eskuratzea. Hariak, funtzionamendua eta praktika egokiak. Iragarkiak eta kanpainak Twitterren. Twitter Ads. Segmentazioa. Tweetdeck.
Koordinazioko Brigada Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea.
1. gaia.–Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.
2. gaia.–Protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan herritarrei ematen zaien telefono bidezko arretaren gainean.
3. gaia.–Jarduketa-protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoak hondamendi-egoeran edo pertsonen bizitza arriskuan daudenetan jarduteko moduaz. 50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.
4. gaia.–Elur eta izotzetarako Larrialdi Plana.
5. gaia.–Alde Zaharrerako sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak, eta Alde Zaharrari Isurketa Baxuko Eremu eta Sarbide Kontrolatuko Eremu izaera emateko arau erregulatzaileen aldaketa.
6. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.
7. gaia.–Protokoloa, animaliekin (txakur eta katuekin salbu) bide publikoan jarduteko moduaz.
8. gaia.–Protokoloa, etxeko animaliekin (txakur eta katuekin) jarduteko moduaz.
9. gaia.–Protokoloa, kale-zurrutaren kontrol-jarduketetarako.
10. gaia.–Protokoloa, aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako.
11. gaia.–Protokoloa, audio- eta bideo-grabazioetarako sarbidearen gainekoa.
Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa.
Polizia Judizialeko Brigada Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketako Taldea.
1. gaia.–Polizia judiziala.
2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.
3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.
4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.
5. gaia.–Abokatua izendatzea.
6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.
7. gaia.–Azterketa medikoa.
8. gaia.–Habeas corpus.
9. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.
10. gaia.–Sarrera eta miaketa.
11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.
12. gaia.–Pertsonen miaketa.
13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.
14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.
15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipena egiteko eta kokapena ezagutzeko gailuak erabiltzea.
16. gaia.–Telekomunikazioen intertzeptazioa.
17. gaia.–Esku-hartze postal eta telegrafikoa.
18. gaia.–Zirkulazio edo entrega zelatatua.
19. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).
20. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.
21. gaia.–Txostenaren eginbidea.
22. gaia.–Lekukoen babesa.
23. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.
24. gaia.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.
25. gaia.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.
26. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.
27. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.
28. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.
29. gaia.–Delinkuentzia informatikoa (I., II., III. eta IV moduluak).
30. gaia.–Segurtasuneko indar eta kidegoen jarduketa-protokoloa eta organo judizialekiko eta Fiskaltzarekiko koordinazio-protokoloa genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktimak babesteko (Polizia Judizialaren Koordinazio Batzorde Nazionalak onetsia 2024ko urtarrilaren 23an).
31. gaia.–Arriskua baloratzeko eskuliburua.
Gizarte Babeseko eta Laguntzako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Adinekoak Babesteko Taldea. Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.
1. gaia.–Polizia judiziala.
2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.
3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.
4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.
5. gaia.–Abokatua izendatzea.
6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.
7. gaia.–Azterketa medikoa.
8. gaia.–Habeas corpus.
9. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.
10. gaia.–Sarrera eta miaketa.
11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.
12. gaia.–Pertsonen miaketa.
13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.
14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.
15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipena egiteko eta kokapena ezagutzeko gailuak erabiltzea.
16. gaia.–Telekomunikazioen intertzeptazioa.
17. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).
18. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.
19. gaia.–Txostenaren eginbidea.
20. gaia.–Lekukoen babesa.
21. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.
22. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.
23. gaia.–Zigor-kodea: familia-harremanen aurkako delituak.
24. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.
25. gaia.–Adingabeak: poliziako jarduketa-protokoloa adingabeekin jarduteko moduaz, Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren 1/2017 Instrukzioaren arabera.
26. gaia.–Poliziak arrisku-maila, biktimen segurtasunaren kudeaketa eta kasuen jarraipena VIOGEN sistemaren bidez baloratzeko protokoloa, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren 4/2019 Instrukzioari jarraikiz.
27. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.
28. gaia.–Segurtasuneko indar eta kidegoen jarduketa-protokoloa eta organo judizialekiko eta Fiskaltzarekiko koordinazio-protokoloa genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktimak babesteko (Polizia Judizialaren Koordinazio Batzorde Nazionalak onetsia 2024ko urtarrilaren 23an).
29. gaia.–Arriskua baloratzeko eskuliburua.
30. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Gizarte Babeseko eta Laguntzako Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.
1. gaia.–Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
2. gaia.–Udal Antolaketari buruzko Dekretua. AL DAL 21-JUN-19 (11/AL) Zuzentzeko eginbidea.
3. gaia.–Komunitate Poliziako Taldearen eginkizunak (RCC 29-MAR-17 (1/CC)).
4. gaia.–Zentro komunitarioen zerrenda DAL 09-MAY-19 (1/DC).
5. gaia.–Ospitaleen zerrenda.
6. gaia.–Auzo-unitateen zerrenda.
7. gaia.–Komunitate Poliziari buruzko eskuliburua.
–Giza-eskubideen printzipioak.
–Definizioak.
–Komunitate Poliziaren lau dimentsioak.
–Dibertsitatea.
–Nola diseinatu kultura anitzeko hirietarako polizia-eredua.
–Intolerantziaren eta diskriminazioaren biktimen tratamendua.
8. gaia.–4/2020 Instrukzioa, Estatuko Segurtasun Idazkaritzarena, "gorroto-delituen eta diskriminazioari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa" gaurkotzen duena. Jarduketa Protokoloa 2020ko uztailean berraztertutako ediziokoa da.
9. gaia.–Pcr-02-00-34 prozedura, gorroto-gertakarien kudeaketa.
10. gaia.–Polizia-bitartekaritza.
11. gaia.–Eskola-absentismoa. Jazarpena.
12. gaia.–Clara proiektua.
Bide Segurtasuneko Arloa.
Bide Mugikortasuneko Brigada. Bide Plangintzako Taldea.
1. gaia.–Hiri-mugikortasuneko planak:
–Zirkulazioa baretzea.
–Aparkatze-politikak.
–Bizikletak hirian.
–Ziklobideak.
2. gaia.–Iruñeko Mugikortasun-plana (HMJP).
3. gaia.–Bide Segurtasuneko Plan Zuzentzailea. Herritarren Segurtasuneko Alorra.
4. gaia.–Bide Plangintzako Taldea.
5. gaia.–Abiaduraren kontrola:
–Abiadura, istripu-tasan errepikatzen den faktorea.
–Abiadura eta harrapaketak.
–Geratze-tartea abiaduraren arabera.
–Abiaduraren efektu negatiboak ingurumenean.
–Araudi aplikagarria.
–Teknologia berriak, aukera berriak.
6. gaia.–Iruñeko Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak.
7. gaia.–Iruñeko Udalaren prozedura-eskuliburua: Edukiontziak paratzea.
8. gaia.–Seinaleen katalogoa:
–Seinaleen sailkapena.
–Sarrera-debekuen seinaleak.
–Debeku- edo murrizketa-seinaleak.
–Argibide orokorren seinaleak.
Bide Mugikortasuneko Brigada. Bizikidetzaren aldeko Hezkuntzako Taldea.
1. gaia.–Bide-segurtasuneko prozesua: Bide-segurtasuneko Hezkuntzako azpiprozesua.
2. gaia.–Komunikazioa hezkuntza-esparruan.
–Komunikazioa hobetzeko proposamenak.
–Entzute aktiboa.
–Komunikaziorako trebetasunak bideratze-jardunaren ikuspegitik.
–Feedbacka ematea eta jasotzea.
3. gaia.–Metodologia didaktikoa.
4. gaia.–IKTen eragina irakaskuntzan.
5. gaia.–Prestakuntza-saio baten planifikazioa.
6. gaia.–Irakatsitako gaitegiko zenbait eduki:
–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Haur Hezkuntzan.
–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Lehen Hezkuntzan.
–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Bigarren Hezkuntzan.
–Arriskuak Interneten eta sare sozialetan.
–Sare sozialetarako gomendio onen dekalogoa.
–Eskola-jazarpena.
–Sextortsioa Facebooken.
–Adingabeak, hertsapena eta sexu-estortsioa.
Zirkulazioko Brigada. Atestatu Taldea.
–Pc-03 Bide Segurtasuneko Prozedura:
1. gaia.–03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola edanda gidatzen dutenekin jarduteko.
2. gaia.–03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, gorputzean drogaren presentzia duten gidariekin jarduteko.
–03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:
3. gaia.–03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.
4. gaia.–03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak puntu guztiak galdu dituelako gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.
5. gaia.–03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo heriotza eraginez gidatzen dutenekin jarduteko protokoloa.
6. gaia.–03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa alkohola eta abusuko drogak detektatzeko probak egiteari uko egitearen delitua egiten dutenekin jarduteko.
7. gaia.–03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa -protokoloa zirkulaziorako arrisku larria sortzearen delitua egiten dutenekin jarduteko.
Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa.
Zaintzako Brigada. Erakunde Segurtasuneko Taldea.
1. gaia.–Babesa. Babes-sistemen funtzioak. Segurtasun-zerbitzu baten planifikazioa.
2. gaia.–Segurtasuneko Plan Iraunkorra. Babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrabijilantziako lantaldea. Larrialdiko plana.
3. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.
4. gaia.–50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.
Iragarkiaren kodea: L2412246
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
