2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Epatzea 24-00558 gora jotzeko errekurtsoan, deialdi batean onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzeko egindako erreklamazio baten isilbidezko ezespena dela eta
Roberto Zapatero Ochoak 24-00558 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2023ko abenduaren 13an egindako erreklamazio bati Corellako Udalak eman zion isilbidezko ezespenaren aurka. Erreklamazio horretan eskatu zen argitara zedila deialdi honetara onartutakoen behin betiko zerrenda: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko (Iturrama kalea 10, sarbidea Ezkirotz kaletik, 31007 Iruñea, Nafarroa), errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).
Corellan, 2024ko abuztuaren 13an.–Lehendakaria, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2412114