2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, C mailakoa, 81 zenbakia duena plantilla organikoan
Berriozarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 7an, deialdi bat onetsi zuen, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, C mailakoa, 81 zenbakia duena plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzukoa.
Berriozarren, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Deialdiak honako oinarri hauek izanen ditu
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen helburua da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, C mailakoa, 81 zenbakia duena plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzukoa.
1.2. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira lanaldiaren araubidea eta ordutegia. Organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.
1.3. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, bat etorriz Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduarekin (onetsi zen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez) eta Berriozarko Udalari aplikatzen zaizkion gainerako xedapenekin. Halaber, izanen ditu plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak.
1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak beteko ditu dagozkion eginkizunak eta lanak, bere mailaren eta kategoriaren arabera eta deialdian eskatzen diren ikasketen arabera.
Lanpostuaren eginkizunak dira, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak; besteak beste, Udalaren ibilgailuak erabiltzea, alor honetako lanak egiteko. Orobat, esleitu dakizkioke Garbiketa, Lorezaintza eta Obren departamentuetako lanak. Departamentu horiek Zerbitzu Anitzen mendean daude.
Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo delegatuek bere esku uzten dituen beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.
2.–Baldintzak.
Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako lanpostuaz jabetzeko orduan:
a) Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) C mailakoa izatea.
c) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea bereizia administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea, eginkizunak betetzeko.
e) B motako gidabaimena edukitzea.
Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden edo nahitaezko eszedentzian dauden langile finkoek zilegi izanen dute deialdian parte hartzea, baldin eta, arestian eskatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez urtebetez egon badira egoera administratibo horretan.
Lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko adjudikatuko zaie.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
15 egun naturaleko epea izanen da deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/). Aukeran, NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera aurkeztu beharko dituzte 2.1. oinarrian zehaztutako agiriak.
3.3. Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa.
Eskabideari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio, behar bezala bete ondotik:
a) Merezimendu guztien frogagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, alegatu behar direnak jarraikiz deialdiaren I. eranskineko baremoari, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
Desgaitasuna duten izangaiek eskatzen ahalko dute epeak eta moduak egokitzeko, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatuko dituzte behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (I. eranskina).
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta ohartaraziko du baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela hurrengo bost egun naturaleko epean eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik batere aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketako lanpostua bete gabe uzteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da proba praktikoa non eta noiz eginen den. Proba baztertzailea izanen da.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: hark eskuordetutako zinegotzia.
2.–Epaimahaikidea: Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko bide-garbiketako arduraduna.
–Ordezkoa: Alberto Onieva Onieva, Berriozarko Udaleko Lorezaintza arduraduna.
3.–Epaimahaikidea: Rubén Gutiérrez Lacunza, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako burua.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.
–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.
5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko giza baliabideetako arduraduna.
–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.
Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.2. Kalifikazio-epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Kalifikazio-epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Kalifikazio-epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du, proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.
6.–Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:
a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: Gehienez 40 puntu.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: Gehienez 15 puntu.
c) Euskara: Gehienez 5 puntu.
Epaimahaiak I. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.
Deialdiaren 3.3.e) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatu behar dira, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.
d) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: 40 puntu gehienez. Baztertzailea da, eta, beraz, gutxienez 20,00 puntu lortu behar dira gainditzeko.
Lanpostuaren gaineko proba praktikoa gainditzen duten izangaien puntuazioa gehituko zaio lehiaketako apartatuetan lortutakoari, jakiteko zenbatekoa den guztira izangai bakoitzaren puntuazioa.
Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak Berriozarko Udaleko iragarki-taulan paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Berdinketak jarraitzen badu, proba praktikoan lortutako puntuazioaren alde ebatziko da.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan, eta izangaien zerrenda igorriko dio Gobernu Batzarrari, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den erabakia har dezan.
8.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.
Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiakideari, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
9.–Datuen babesa.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), zehazki, haren 13. artikuluari:
–Berriozarko Udalaren ardura da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudia (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
10.–Errekurtsoak.
10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), aurkezten ahal da gora jotzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
10.2. Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetako jar daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, deialdian eskatzen den maila/talde eta titulazioko lanpostuan: urte bakoitzeko 1,50 puntu.
2. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan: urte bakoitzeko 0,37 puntu.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.
1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu): 10 puntu, gehienez.
2. Txostenak edo komunikazioak aurkeztea biltzarretan edo jardunaldietan, lan zientifikoak edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 3 puntu gehienez. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik egin den edo taldeka, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, estatukoa edo nazioartekoa den ere.
3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 2 puntu gehienez, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.
4. Titulu eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatutako mailakoak ez direnak: 4 puntu gehienez.
5. Doktore maila, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: 2 puntu gehienez.
6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan: 4 puntu gehienez.
c) Euskara.
Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez 5 puntu lortzen ahal dira, baremo honen arabera:
a) Euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 2,00 puntu.
b) Euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 3,00 puntu.
c) Euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 4,00 puntu.
d) Euskarazko B2 (hitz egiteko) eta B1 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 5,00 puntu.
Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.
Ezar daitezen euskararen jakite maila frogatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.
Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.
Euskararen jakite maila agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean hala eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko.
Oharrak:
a) apartatua:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
4. Gehienez 35 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
b.1) apartatua:
1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.
Oharrak b) apartatu guztirako:
1. Apartatu honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zerikusi zuzenik badute deialdiko lanpostuarekin.
2. Gehienez ere 25 puntu emanen dira b) apartatu honetan.
Iragarkiaren kodea: L2411959