176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Malongo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 8an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02031.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200102031 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

  • Malongo 3494 zenbakiko finka, Tarazonako Jabetza Erregistroan erregistratua, 809. liburukia, 43. liburua, 120. folioa. IDUFIR: 50011000161320.
  • Hiri finka.–Malonen kokatutako etxea, General Franco kaleko 9an. Gutxi gorabehera laurogeita hamabi metro eta laurogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera du. Beheko solairuan eskorta dago, agerian, eta azalera hamahiru metro eta erdi ingurukoa da. Bi solairu garai ditu. Mugakideak: sartu eta eskuinean, Ambrosio Galindo; ezkerrean, María Luisa Serrano; eta gibelean, Mariano Ullateren jaraunsleak.
  • Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 0154519 XM1405C 0001 UZ.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko abuztuaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2412414