1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Leyre y Javier Vicente Cuarterok sustaturik.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuan aldaketa funtsezko bat egitea |
Espedientearen kodea | 0001-0051-2024-000007 | Hasiera eguna | 2024-07-18 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254 - 848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 9.3.a) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 6.6.a) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) 3. taldea |
Instalazioa | Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa |
Titularra | LEYRE Y JAVIER VICENTE CUARTERO |
NIMA | 3107809003 |
Tokia | 8. poligonoa, 837. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 627.320,209 eta y: 4.645.538,240 |
Udalerria | CORTES |
Proiektua | Uraren eta energiaren kontsumoa aldatzea |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMENEN BULEGOA: autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2024ko abuztuaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2412110