Iragarkia
176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
471/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetarako deialdia egiten baita eta txapelketaren nondik norakoa arautzen duten oinarrizko irizpideak eta kirol federazioekin hitzartu beharreko lankidetza-hitzarmenen testua onesten baitira, baita egin beharreko jarduerari aurre egiteko gastua ere.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, 44.14 artikuluan, erabateko eskumena esleitzen dio Nafarroako Foru Komunitateari kirol sustapenaren eta aisialdiaren erabilera egokiaren arloan.
Urtarrilaren 24ko 335/1986 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatu ziren Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitu zaizkion eginkizunetako bat, espresuki aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 3. artikuluan jasotzen da zer helburu dituen Nafarroako administrazio publikoen kirol politikak; horien artean, hauek nabarmentzen dira:
a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirola modu jarraian josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko egin ahal izateko.
b) Begiratzea batez ere adingabeentzat diren edo adingabeek parte hartzekoak diren kirol jardueren helburua izan dadila pertsonaren garapen harmonikoa eta orekatua lortzea, eta jarduera horiek haurraren edo gaztearen egoera fisikora, gaitasunetara eta premietara egokitu daitezela. Gorputz hezkuntza eta kirola bultzatu, ezarri eta garatuko da hezkuntzako maila, gradu eta modalitate guztietan, eta eskola adineko kirola sustatuko da ariketa fisikoa eta kirol jarduera bultzatuz, bai jolas gisakoa, bai lehia gisakoa.
c) Oinarrizko kirola eskola garaitik sustatzea beste edozein kirol jardueraren gainetik, hori baita gakoa Nafarroako kirola maila guztietan gara dadin.
Orobat, aipatu foru legearen 6.2.g) artikuluan ageri denez, Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumena da Nafarroako kirol txapelketa ofizialak antolatzea nahitaezko eskolatze adinean dauden kirolarientzat, edo haiek antolatzeko baimena ematea; eta 14.1 artikuluan, berriz, ezartzen da ezen Nafarroako Foru Komunitatearen betebeharra dela eskola-umeentzako kirola sustatzeko programak egitea, lankidetzan jardunez toki-erakundeekin, Nafarroako kirol entitateekin eta, hala balegokio, beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin, hala nola kirol federazioekin.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Kirol Jokoen programa antolatzen eta arautzen du Nafarroako Foru Administrazioak, eskola-umeentzako kirola sustatzeko eta kirol eta kategoria bakoitzean Nafarroako txapeldunak nor diren erabakitzeko, hori baita Nafarroako txapelketa ofizial bakarra adin horietako umeentzat.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak Kirola Sustatzeko Atalari –Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren barnean dagoenari– esleitzen dio Nafarroako Kirol Jokoak bultzatu, koordinatu, kudeatu eta gainbegiratzeko eginkizuna, gehienbat eskola-umeentzako kirol programa gisa eta kirolaren balio hezitzaileak sustatzeko, kiroltasuna bereziki, Nafarroako kirol federazioekin eta toki-erakundeekin elkarlanean.
Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) programaren helburua da eskola adineko umeei kirolean parte hartzeko aukera ematea, deitzen diren kirol kategoria eta modalitate guztietan, kirolaren heziketa eta hezkuntza alderdiak nabarmenduz eta parte-hartzaileen ezaugarrietarako egokia den kirol jarduera eskainiz, integrazioa lortzeko eta kirolaren balioak sustatzeko.
Programa honetan, Nafarroan eskolatuta dauden edo bertan bizi diren kirolari guztiek hartzen ahalko dute parte, baldin eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoen kirol klub bateko kideak badira eta kimu, haur, kadete edo gazte kategorietan badaude.
Azken hogeita hamazazpi ikasturteetan, "Nafarroako Kirol Jokoak" izeneko kirol programa egin da: Nafarroako eskola-umeei zuzendutako eskaintza bateratua da, non parte-hartze librea bermatu baita beti. Haren antolaketan Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin elkarlanean aritzen dira Nafarroako Kirol Jokoetan dauden modalitateetako Nafarroako kirol federazioak.
Programaren aurrekontu osoa 1.590.312,93 eurokoa da, eta horietatik 462.000 euro 2024ko aurrekontuari dagozkio: 110.000 euro autobus garraiorako izanen dira, 340.000 euro kirol federazioen antolaketa gastuetarako, eta 12.000 euro Nafarroako Kirol Jokoen istripu-aseguruaren poliza ordaintzeko. Eta 1.128.312,93 euro 2025eko aurrekontuari dagozkio: 230.000 euro autobus garraiorako izanen dira, 1.719,83 euro memoriaren edizio digitalerako, 35.000 euro kirol finalen emankizunetarako, 830.000 euro kirol federazioen antolaketa gastuetarako, 5.190,90 euro txapelen hornidurarako, eta 26.402,20 euro NKJen dominen eta garaikurren hornidurarako.
2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari 1.590.312,93 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa har dezan, Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen antolamendu orokorraren gastuei aurre egiteko. Zenbateko horretatik, 462.000 euro 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako Kirol Jokoak" izeneko A50002 A5100 2269 336102 partida ekonomikoaren kargura egotziko dira: horietatik 110.000 euro dagoeneko gordeta daude autobus garraiorako, eta 12.000 euro, berriz, NKJen istripu-aseguruaren poliza ordaintzeko. Eta 340.000 euroko erreserba eskatzen da kirol federazioen antolamendu gastuetarako.
Era berean, 1.128.312,93 euro egotziko dira 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako Kirol Jokoak" izeneko A50002 A5100 2269 336102 partida ekonomikoaren kargura, edo horretarako gaitzen den antzeko partidaren edo partiden kargura: horietatik, gordeta daude 230.000 euro autobus garraiorako, 35.000 euro kirol finalen emankizunetarako, 5.190,90 euro txapelen hornidurarako, eta 26.402,20.61 euro garaikurren eta dominen hornidurarako; eta 830.000 euroko erreserba bat sortu behar da kirol federazioen antolamendu gastuetarako, eta 1.719.83 euroko beste bat NKJen memoriaren edizio digitalerako.
Azaldutakoak kontuan harturik, bidezko da Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetarako deialdia egitea eta joko horiek arautzeko oinarrizko irizpide orokorrak finkatzea. Horrela, parte-hartzaileek eskola denboratik kanpo kimu, haur, kadete eta gazte kategorietan oro har egiten dituzten kirol jarduerak bildu eta bateratuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko txapelketa ofizial gisa.
Aurreko edizioetan ere halaxe egin da, eta oinarrizko esparrua finkaturik dago dagoeneko. Hala, joko hauetan egiten dena kirola denez gero, kirol federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari dagokio Nafarroako Kirol Jokoen deialdia egitea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez, eta Nafarroako kirol federazioekin eta toki-erakundeekin batera.
Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta jokoetan parte hartzen duten Nafarroako kirol federazioek izenpetu beharreko akordioen testua onestea (eranskinean ageri da).
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen deialdia onestea, bai eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak ere, ebazpen honen I. eranskineko araudiaren arabera.
2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eta Nafarroako kirol federazioen artean sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua onestea, zeina ebazpen honen II. eranskinean jasota baitago.
3. 340.000 euroko gastua baimentzea kirol federazioen antolaketa gastuetarako, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako "Nafarroako Kirol Jokoak" izeneko A50002 A5100 2269 336102 partidaren kargura.
4. 830.000 euroko gastua baimentzea kirol federazioen antolaketa gastuetarako, Nafarroako Gobernuaren 2025eko "Nafarroako Kirol Jokoak" izeneko A50002-A51002269336102 partida ekonomikoaren edo antzeko partidaren edo partiden kargura.
5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Ebazpen honek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak sinatu eta biharamunean hartuko du indarra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea deusetan galarazi gabe.
6. Ebazpen hau igortzea Kirola Sustatzeko Atalera, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta haren barneko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
I. ERANSKINA.–XXXVIII. KIROL JOKOEN ARAUDIA
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren (NKJFI) bitartez, Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetarako (NKJ) deia egiten du, 2024-2025 ikasturte honetarako.
Oinarrizko irizpide hauek hartuko dira kontuan Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen programako araudi orokorrean:
1.–Eremua.
Nafarroako Kirol Jokoak Nafarroako txapelketa ofizial bakarra dira erabakitzeko nor diren deialdi honetan sartutako kirol eta kategorietako Nafarroako txapeldunak. Adin horietako haurrei Nafarroako kirol federazioetatik beste edozein jarduera eskaintzeko, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren oniritzia beharko da.
NKJen programa Nafarroako Foru Komunitatean eginen da, eta, oro har, larunbat goizetan.
2.–Parte-hartzea.
NKJen programan Nafarroan eskolaturik dauden edo bertan bizi diren kirolariek hartzen ahalko dute parte, baldin eta Nafarroako Kirolaren Erregistroan (kirol entitateen atalean) inskribatuta dagoen kirol klub bateko kideak badira. Adinaren arabera, kategoria hauetan sailkatuko dira:
–"Ki" Kimua: 11-12 urte. 2013-2014 urteetan jaioak.
–"H" Haurra: 13-14 urte. 2011-2012 urteetan jaioak.
–"K" Kadetea: 15-16 urte. 2009-2010 urteetan jaioak.
–"G" Gaztea: 17-18 urte. 2007-2008 urteetan jaioak.
Aipatu adin eta kategoriak kirol modalitateen ezaugarrien eta arauen arabera aldatzen ahal dira, betiere NKJFIri jakinarazten bazaio eta haren oniritzia jasotzen bada.
Benjamin kategoria gehitzen ahalko da 8, 9 eta 10 urteko haurrentzat (2015, 2016 eta 2017. urteetan jaioak), NKJFIren oniritziarekin, baldin eta kirolean hasteko proiektu bat aurkezten bada, parte-hartzaileen garapen pertsonal eta sozialean oinarritua eta bat datorrena NKJen araudiak kategoria horretarako ezartzen dituen helburu espezifikoekin. Kategoria horretako jarduerak eskualdeka antolatuko dira, hurbiltasun geografikoaren arabera. Hortaz, ez da joan-etorrietarako gasturik aurreikusi. Salbuespen gisa, autobusez programatutako joan-etorriak erabil daitezke, baldin eta horrek ez badakar aldaketarik programazioan eta kostua handitzerik ere ez badakar. Kategoria horretan ez da argitaratuko emaitzarik, ezta sailkapenik ere.
Arau orokor gisa, NKJetan ez du parte hartuko 2017. urtea baino beranduago jaiotako kirolaririk. Halere, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak salbuespenak ezar ditzake arau horretan, kasuan kasuko federazioak eskaera arrazoitu bat egin ondoren.
Salbuespeneko arrazoiengatik ezin badira programatutako kirol jarduera guztiak egin, lehentasuna emanen zaie haur eta kadete kategorietakoei.
NKJFIk bere gain har dezake federazioek baimenak edo lizentziak emateko duten eskumena, baldin eta kirol federazioek, beren arautegi teknikoetan oinarriturik, eragozten badute araudi honetan programan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten kirolari eskatzaileek izena ematea.
Araudi orokorrean jaso ez diren alderdietan, kasuan kasuko kirol federazioen arautegi teknikoei jarraituko zaie.
3.–Helburuak.
a) Aukera ematea Nafarroako herritar guztiei deialdiko kategorietan eta modalitateetan kirola egiteko, hezibiderako izaera eta kirolaren balioen sustapena nabarmenduta, kirol entitateetako babes arloko ordezkarien koordinazioaren eta gainbegiraketaren bitartez.
b) Kirol jarduera inklusiboa bultzatzea, parte-hartzaileak arrazoi hauengatik diskriminatu gabe: sexua, etnia, ideologia, dibertsitate funtzionala edo kognitiboa, erlijioa, errendimendu maila, sexu orientazioa, genero adierazpena eta sexu edo genero identitatea.
c) Askotariko kirol jarduera fisikoak eskaintzea, emakumeen kirola sustatzen dutenak eta berdintasun irizpideekin antolatzen direnak.
d) Gutxi errotutako kirol modalitateak edo jolas izaera dutenak bultzatzea adin horietan.
e) Txapelketako proba eta kirol jarduera mistoak sustatzea.
f) Joko garbia, errespetua, inklusioa, berdintasuna, hobetu nahia eta laguntasuna erakusten duten portaera eta keinuak sustatzea eta saritzea.
Kirol federazioek kirolean hasteko proiektuak aurkezten ahalko dituzte 8, 9 eta 10 urteko haurrentzat. Helburu hauek bete behar dituzte:
–Mugimendu egoera berriei erreparatzea eta mugimendurako oinarrizko trebeziak garatzea.
–Abilezia sozialak eta kirolaren balioak garatzea, hala nola errespetua, zintzotasuna, joko garbia, laguntasuna eta hobetu nahia.
–Kirolaren alderdi ludikoa sustatzea, ahaleginari garrantzi handiagoa emanez emaitzari baino.
Azaldutako helburuak kontuan harturik, joko-arauak egokitzea proposatzen da (joko-eremua, denbora, kideen edo aurkarien kopurua, materiala, arauak), eta kirolaren balioak, alderdi ludikoa, berdintasunean parte-hartzea eta ekitatea sustatzeko jarduerak ezartzea. Jarduera horiek joko garbiko eta kiroltasuneko jokaerak aitortzeko bide emanen dute.
Partidan zehar aldaketak izaten diren kiroletan, parte hartzen duten kirol federazioen araudiek ziurtatu beharko dute kirolari guztiek izanen dutela gutxieneko parte-hartze bat.
4.–Antolaketa.
a) Alderdi orokorrak:
Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa NKJFIri dagokio, eta hark Nafarroako kirol federazioen esku uzten du antolaketa orokorra.
Salbuespeneko inguruabarrak gertatuz gero, NKJen programa alda daiteke, deialdian ezarritako kategoriei, modalitateei, egitekoak diren jarduerei, txapelketarako hasieran programatutako iraupenari, jardunaldi kopuruari edo sartuko diren gastu kontzeptuei dagokienez, betiere federazioekin Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetarako konprometituriko aurrekontu kredituaren arabera, NKJFIri jakinarazi eta hark baimendu ondoren.
Une batean jardueraren bat bertan behera utzi beharra bada, geroago berreskuratzen ahalko da NKJFIren oniritziarekin, baldin eta aurrekontuko urte berean egiten bada, eta 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarte.
Programan parte hartzen duten kirol federazioek, txapelketa hasi baino 15 egun lehenago, garatu asmo duten behin betiko kirol proiektua aurkeztu beharko dute, honako hauek zehazten dituena: programaren helburuak, arautegi teknikoa, txapelketaren araudia, izena emateko prozedurak eta txapelketaren edo kirol jardueraren egutegia, hori guztia kirol kategorien edo espezialitateen arabera. Jardunaldi guztiak NKJen XXXVIII. edizioari dagokion aldian egin behar dira.
NKJFIri finalen berri emanen zaio posta elektronikoz, jdn@navarra.es helbidera idatzita. Jakinarazi beharko da jardueraren egutegian, arautegian edo kirol programan egiten den edozein aldaketa, eta NKJFIren oniritzia izan beharko du.
Kirol federazioek ezarriko dituzte NKJen programan parte hartzeko izen-emate prozedurak, behar den gaikuntzaren bidez. Kirol federazio bakoitzak ezarriko du nola gauzatuko den. Kirol federazioak izena emateko epea ireki baino lehen esan beharko du ezarritako prozedura zein den, eta beharrezkoa izanen da NKJFIren oniritzia.
Izena emateko gastuak ez dira izanen NKJen araudiak ezartzen dituenak baino handiagoak. Arau horretan salbuespenen bat egiteko, aldez aurretik, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari eskatu eta haren baimena jaso beharko da.
NKJen kirol modalitate guztiak zabaldu eta ezagutzera emateko, antolakuntzak, kirol jarduerak egiten diren bitartean, bideo grabaketak edo argazkiak egiteko beharrezkoak diren baliabideak jartzen ahalko ditu, eta ondoren NKJFIren eta kirol federazio parte-hartzailearen webgunean eta sare sozialetan argitaratzen ahalko dira, baita Nafarroako Gobernuaren beste hedabide korporatibo batzuetan ere. Kirol federazioek, NKJetarako izen-ematean, parte-hartzaileei jakinarazi beharko diete irudiak hartu eta zabalduko direla.
NKJFIrekin lankidetzan NKJetan parte hartzen duten kirol federazioek eta kirol klubek bete beharko dute Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan xedatutakoa.
Kirol ingurune seguruak bermatzeko, honako hauek bete beharko dituzte:
–Babes arloko ordezkaria izendatzea.
–Argitara ematea eta aplikatzea Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren eta aisialdiaren esparruan haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa, NKJFIko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 84/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zena.
Parte hartzen duten kirol federazioek ez diete utziko klubetako talde edo kirolariei NKJen programan izena ematen, harik eta dena delako klubak babes arloko ordezkaria izendatua duen arte.
NKJFIk indarkeria prebenitzeko prestakuntza espezifikoa eskainiko die teknikariei, entrenatzaileei eta klubeko arduradunei.
Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoarekin bat, adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen da epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko. Parte hartzen duten kirol federazioek bermatu behar dute federazioetako pertsona guztiek edo haiek kontratatutakoek, NKJen programarekin lotura duten eginkizunak badituzte eta adingabeekin harremana badute, badutela Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa. Kirol federazioak ez du baimenduko inolako talderen izen-ematea edo parte hartzea, parte hartzen duen klubak betebehar hori betetzen ez duen bitartean.
NKJei buruzko informazio eta jakinarazpen orotan, programaren logotipoak erabiliko dira, eta antolatzaileak eta kolaboratzaileak zein diren adieraziko da.
Programan parte hartzen duten kirol federazioek konpromisoa hartzen dute NKJFIk zehaztutako marka erabiltzeko paperetan, karteletan, hedabideetan eta/edo publizitateko euskarrietan eta instalazioetan, NKJen programari erreferentzia eginez betiere, batez ere finalak jokatzen direnean.
Kirol federazioek kirol ingurune irisgarri eta inklusiboak sustatu beharko dituzte, eta jardunaldietan kirol modalitate egokituen presentzia erraztu.
Parte hartzen duten kirol federazioek, eskura dituzten baliabideen arabera, pertsona guztien hizkuntza eskubideak kontuan hartuko dituzte, indarrean dagoen araudi sektorialaren arabera. Bereziki, idatzizko komunikazioei eta NKJen dokumentazioari dagokienez (izena emateko orriak eta lehiaketaren araudiak).
Era berean, komunikazio eta kudeaketa guztietan hizkera inklusiboa eta genero ikuspegia erabiliko dira. Federazioen NKJen aktak hizkera inklusiboz idatzi beharko dira.
b) Batzordeak:
–Antolaketa Batzordea: batzorde bakar bat izanen da kirol guztietarako. Kide hauek izanen ditu:
- NKJFIko lau ordezkari: Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako 2 pertsona.
- Kirol federazioen bi ordezkari: bata bakarkako kirolak ordezkatuz, eta bestea taldekako kirolak ordezkatuz. Bi ordezkari horiek kirol federazioek beraiek proposatuko dituzte.
- Toki-erakundeen bi ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuak.
Besteak beste, eginkizun hauek izanen dituzte:
- NKJen antolaketa orokorra begiratzea.
- Jokoen araudia prestatzen laguntzea.
- NKJen antolamenduaren alderdi orokorrei buruzko erabakiak hartzea.
–Jarraipen Batzordea: kirol modalitate bakoitzerako jarraipen batzorde bat eratuko da. Honako hauek egonen dira haietako bakoitzean: NKJFIko hiru ordezkari (Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako teknikari bat), eta kasuan kasuko kirol federazioaren bi ordezkari.
–Besteak beste, ondoko eginkizunak izanen dituzte:
- Kirol modalitate bakoitzaren antolaketa orokorra, garapena eta ebaluazioa begiratzea, baita lehiatzeko sistema, arautegi teknikoa eta diziplinakoa onestea ere, adinari egokituak eta kirol federazioek proposatuak, eta kiroltasunez jarduten dela eta hura programan aintzat hartzen dela bermatzea.
- Laguntzaileak izendatzea, programa garatu bitartean gainbegiratze, jarraipen eta informazio lanak egiteko eta hobekuntzak proposatzeko. Jarraipen Batzordea eta laguntzaileak baimenduak egonen dira, eta gaitasuna izanen dute NKJen helburuak eta kirolaren balioak betetzen direla begiratzeko.
- Jarduera egitean diziplinaren kontra gertatzen ahal diren salbuespenezko ekintzak aztertzea, eta, komenigarri baderitzote, kasu horietan izan litezkeen kirol zehapenak betetzeko alternatibak proposatzea diziplina batzordeei.
- Joan-etorriak direla-eta, partidak jokaleku neutral batean joka daitezela baimentzea.
- Sortzen diren arazo nagusiak konpontzea, programa behar bezala eta kalitate hoberenarekin egin dadin.
c) Joan-etorriak:
NKJFIk joan-etorrietarako sistema bat zehaztuko du, ahal den heinean kirol modalitate bakoitzaren berariazko ezaugarri eta inguruabarretara egokitua, eta horren berri emanen die parte-hartzaileei kirol federazioen bitartez, izena ematen dutenean. Oro har, NKJetan autobus bidezko garraioa antolatzeaz arduratzen diren pertsonek irizpide hauek izanen dituzte oinarri:
–Gutxienez 30 kirolari bakarkako kiroletarako.
–Gutxienez 3 talde.
–Gutxienez 50 kilometroko joan-etorria egitea, joateko eta itzultzeko bidaia kontuan hartuta.
Oro har, 55 plaza baino gehiagoko autobusen eskaerei erantzuteko, gutxienez 60 kirolariren joan-etorria izan beharko da aurreikusita, eta zerbitzua ematen duen enpresak plaza gehiagoko autobusa izan beharko du. Inplikatutako klubek gainkostua ordaintzeko konpromisoa hartu beharko dute eskaera egitean, 55 plazako edukiera gainditzen ez badute.
Hauek dira joan-etorrietarako arau aipagarrienak:
1) Talde edo klub bakoitzeko, klubak baimendutako adin nagusiko arduradun bat egonen da bederen joan-etorria hasten denetik bukatu arte.
2) Klub edo taldeek, nahitaez, joan-etorrietarako ezarritako planaren gaineko informazioa kontsultatu behar dute astero, Interneten gaituko den kontsulta bidea erabilita. Berriz kontsultatu beharko dituzte behin betiko joan-etorriak, ostiraleko 15:00etatik aurrera.
3) Parte-hartzaileek, nahitaez, ezarritako bidaia plana bete behar dute.
4) Antolakuntzak programatutako garraioa erabili behar ez duten taldeek kasuan kasuko kirol federazioari jakinarazi beharko diote, partida eguna zehaztu baino bost egun lehenago, gutxienez. Antolakuntzak programatutako garraioa izanez gero, taldeek hori erabiliko dute bai joateko bai itzultzeko.
5) Ibilgailu partikularretan egindako joan-etorriengatiko kalte-ordainak kasu hauetan baino ez dira kontuan hartuko: garraio antolatuaren programazio orokorrean sartu ezin diren kasuetan eta joateko eta itzultzeko bidaiak batuta 50 km baino gehiago egiten dituzten joan-etorrietan.
6) Alde horretatik, joan-etorriei buruzko araudia betetzen ez duen taldeak eskubidea galduko du antolatutako garraioa erabiltzeko eta ibilgailu partikularretan joateagatik jaso daitekeen kalte-ordaina kobratzeko.
7) Programaren kudeatzaileek neurri gehigarriak ezartzen ahalko dituzte zerbitzuak behar bezala funtziona dezan.
Joan-etorrietako araudia honako hauetan ez dela bete ulertuko da:
–Bidaien programazioaren ondoren jakinaraztea norbaitek garraioa ez duela erabiliko, bidezko arrazoiren bat izan ezean.
–Joateko autobusa erabiltzea, baina itzultzekoa ez.
–Programatutako bidaian autobusa ez erabiltzea, bidaien programazioa baino lehen jakinarazi gabe.
–Kalteak egitea edo errespeturik gabe jokatzea zerbitzuan.
Salbuespenez, joan-etorrien araudiaren urraketa dela-eta alegatzen diren arrazoiak baloratzen ahal ditu Jarraipen Batzordeak.
Ibilgailu partikularretan egiten diren joan-etorrien kasuan, 0,12 euro ordainduko dira kilometroko, joan-etorria 50 kilometro baino luzeagoa bada, eta, bakar-bakarrik, baimentzen diren kirol modalitateetarako.
NKJFIk federazioari ordainduko dio ibilgailu partikularretan egindako joan-etorriengatik justifikatutako zenbatekoa, eta federazioa arduratuko da klub bakoitzari dagokion zenbatekoa helarazteaz.
Ez dira sartzen arbitroen eta teknikarien edo kirol federazioko kargudunen joan-etorrietako gastuak. NKJFIk antolatutako garraio zerbitzua erabiltzen ahalko dute aurrez eskatuta, tokia baldin badago.
d) Instalazioak:
Kirol instalazioek kasuan kasuko kirol modalitatea egiteko behar diren ezaugarriak izan beharko dituzte eta osasun agintarien eta NKJFIkoen arauetan xedatutakoa bete beharko dute.
Parte hartzen duten erakunde guztiek (kirol federazioak, klubak eta toki-erakundeak) programan lagunduko dute, programa garatzeko behar diren instalazioen erabilera erraztuz.
Parte hartzen duten taldeen eta kirolarien erantzukizuna izanen da instalazioak behar bezala erabiltzea.
e) Osasun laguntza eta aseguruak:
NKJetako edozein kirol modalitatetako parte-hartzaileek kirol praktika horren ondorioz osasun laguntza behar izanez gero, norberak duen osasun asegurura jo beharko dute, oro har.
Gizarte segurantzakoak diren kirolariek kirol praktika horren ondorioz osasun laguntza behar izanez gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emanen die (maiatzaren 15eko 64/2003 FA).
Aseguru erregimen bereziren batekoak (MUFACE, MUGEJU, ISFAS eta beste batzuk) diren kirolarien osasun laguntzari dagokionez, parte-hartzaileek egiaztatu beharko dute beren polizak osasun laguntza emanen diela kirol arloko istripuren bat edukitzen badute. Beren polizak ez badu osasun laguntzarik ematen, kontratatu beharko dute egokien iruditzen zaien moduan.
NKJak arautzen dituen araudi honetan ezarritako osasun laguntzak eta istripu-aseguruak Nafarroako Kirol Jokoen parte-hartzea besterik ez dute estaltzen. NKJetan parte hartzen duten kirolariek beste lehiaketa batzuetan parte hartzen badute, osasun laguntzaren eta kirol arloko istripuen gastuak estaltzen dituen aseguru bat eduki beharko dute.
Parte hartzen duten kirol federazioek eta klubek osasun laguntzarako prozedurari buruzko informazioa eman beharko diete kirolariei, haien familiei edo legezko ordezkariei.
–Osasun laguntzarako metodologia.
Ospitaleetako arreta zerbitzuen aurrefakturazioak saihesteko, honako arau hauek bete beharko dira:
1. Kirol praktikaren ondorioz ospitale zerbitzuak erabiltzen dituzten parte-hartzaileek, osasun-zentrora iristen direnean, frogatu beharko dute NKJetako parte-hartzaile direla, izena emateko orria edo kirol federazioak parte hartzeko eman dien gaikuntza erakutsiz.
2. Kirol federazioek lauki bat jarriko dute izena emateko orrian, kirolariaren aseguru mota adierazi ahal izateko (Gizarte Segurantza, MUFACE, etab.).
3. Kirol federazioek zuzeneko sarbide bat izanen dute beren webgunearen hasierako pantailan, NKJetako osasun laguntzaren berri emateko. Toki horretan argi eta garbi adieraziko da NKJetako parte-hartzaileek zer egin behar duten istripua izanez gero.
4. Kirol federazioek araudi honetan jasotako osasun laguntzako prozedurari buruzko informazioa emanen diete klubei, eta klubek kirolariei eta haien familiei edo legezko ordezkariei.
NKJFIk istripuetarako aseguru poliza izanen du kontratatua, istripuen ondoriozko heriotza eta/edo galera anatomikoak zein funtzionalak estaltzeko. Programatutako jardueraren ondoriozko erantzukizun zibila sartuta dago Nafarroako Gobernuak ezarritako erantzukizun zibilaren estaldura orokorrean (Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legearen 67. artikulua).
NKJetan parte hartzen duten kirolariei osasun azterketak egiteko betebeharra ezartzen ahal du kirol federazioak, NKJFIren aldez aurreko oniritziarekin, baldin eta kirol federazioaren batzar nagusiak neurria onesten badu.
f) Garaikurrak, dominak, txapelak eta aitortzak:
NKJFIk proposatuko du zenbat eta nolako garaikur, domina, txapel eta aitortzak emanen diren NKJetako finaletan, baita protokoloa eta haien berariazko dekorazioa ere. Kirol federazioek behar dituztenak eskatuko dizkiote NKJFIri posta elektroniko bidez (jdn@navarra.es) eta ezarritako ereduari jarraituz, haiek eman baino 20 egun lehenago gutxienez.
Oro har, taldekako modalitateetan/espezialitateetan lehenbiziko kategoriako lehenbiziko hiru talde sailkatuei emanen zaizkie garaikurrak eta dominak. Salbuespen kasuetan, NKJFIk baimena emanez gero, laugarren sailkatutako taldeei ere ematen ahalko zaizkie garaikurrak eta dominak. Banakako modalitateetan/espezialitateetan, kategoria eta modalitate bakoitzeko lehenbiziko hiru kirolari sailkatuei emanen zaizkie dominak. Salbuespen kasuetan, NKJFIk baimena emanez gero, laugarren sailkatutako kirolariei ere ematen ahalko zaizkie garaikurrak eta dominak. Orobat, kontuan hartuko da kirol modalitate batzuetan, hau da, pilotan, txirrindularitzan, herri kiroletan eta beste batzuetan, irabazleei aurrekoak ez bezalako berariazko jantziak ematen zaizkiela (txapelak, adibidez).
Aurreikusitako kirol programa bukatu ez arren, eskatzen ahalko da dominak ematea. Horretarako, lehenago txosten bat aurkeztu behar da, programan aurreikusitako guztietatik zenbat jardunaldi egin diren eta podiuma erabakitzeko zer araudi erabili den zehazten duena, eta parte hartu duten kluben eta NKJFIren oniritzia beharko da.
g) Kirol diziplina:
Programaren izaera hezigarria kontuan hartuta, kirol federazio bakoitzeko diziplina batzordeek irizpide hezigarriak eta prebentziokoak aplikatuz ezarriko dituzte zehapenak. Horrez gain, kontuan hartu beharko dira araua urratu duen kirolariak ordain gisa egiten ahalko lituzkeen ekintza posibleak. Ahal dela saihestu eginen dira lehiaketatik behin betiko kanporatzea lekarketen zehapenak.
Zehapenak ez dira inoiz ekonomikoak izanen, salbu eta egindako hutsegite edo arau-hausteak eragindako gastuak konpentsatu behar direnean, kasu horretan zehapenaren dirua sortutako kalteak ordaintzeko bideratuko baita.
Partiden aktetan tarte bat izanen da, ikusleen, teknikarien eta kirolarien portaerari buruzko oharrak jasotzeko, bai eta eredugarriak hartzen diren kirol keinuak jasotzeko ere.
Partidak/jardunaldiak eten eta/edo bertan behera uzten ahalko dira, kirola errespetuz eta segurtasunez egiteko baldintza egokirik ez badago. Horretarako, kirol federazioek modu argi eta zehatzean ezarri beharko dute beren araudiaren barnean zein den jokoa eteteko/bertan behera uzteko prozedura, neurri horiek betearazteko aginpidea duen pertsona edo pertsonak adieraziz (epailea, arbitroa, balioen arloko ordezkaria, babes arloko ordezkaria).
h) Kirol programa.
Modalitateak/espezialitateak:
1. Urpeko jarduerak (igeriketa hegalekin).
2. Xakea.
3. Atletismoa (krosa eta pista).
4. Automobilismoa (kartinga).
5. Badmintona.
6. Saskibaloia.
7. Eskubaloia (pista eta hondartza).
8. Beisbola (beisbola eta sofbola).
9. Txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista).
10. Kirol egokituak.
11. Neguko kirolak (iraupen-eskia).
12. Mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, martxa arautuak, eskalada eta mendiko lasterketak).
13. Eskrima (floretea, ezpata).
14. Futbola (zelaiko futbola, aretoko futbola).
15. Gimnastika (emakumezkoen gimnastika artistikoa, gizonezkoen gimnastika artistikoa, gimnastika erritmikoa eta parkour-a).
16. Golfa (pitch and putt-a eta zelaia).
17. Halterofilia.
18. Herri kirolak (proba konbinatua, sokatira eta trontza).
19. Hipika (heziera klasikoa eta jauziak).
20. Judoa eta gisako kirolak.
21. Karatea (kumitea eta kata).
22. Kick boxing-a (kick light-a).
23. Borroka.
24. Igeriketa (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa artistikoa).
25. Padela.
26. Irristaketa (abiadura, artistikoa eta hockeya).
27. Pilota (esku-pilota, zesta, erremontea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, trinketa, frontballa eta frontenisa).
28. Arrantza (coup erako arrantza, hondoko arrantza).
29. Piraguismoa (kayaka eta kanoa).
30. Arrauna (iola eta arraun olinpikoa).
31. Errugbia.
32. Taekwondoa (borroka eta poomsae teknika).
33. Tenisa.
34. Mahai-tenisa.
35. Arku-tiroa (aretoa, aire zabala eta zelaia).
36. Triatloia (triatloia, duatloia, akuatloia).
37. Bela (optimist-a eta windsurfa).
38. Boleibola.
Kirol modalitateak aldatzen ahalko dira, inguruabarrengatik komeni bada. Aldez aurretik eskatu beharko da, eta NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak baimendu beharko du.
Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen jarduerak 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean eginen dira, betiere egutegia kirol modalitate bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.
Modalitate edo kategoria berriren bat gehitzen ahalko da, zehaztuko den moduan, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak oniritzia ematen badu.
i) Izen-emateak:
Klubek dagozkien kirol federazioetan formalizatuko dituzte izen-emateak, horretarako ezarritako prozedurei jarraituz, gaitutako inprimakietako datu guztiak betez, eta NKJetan parte hartzeko gaikuntzaren tramiteetarako ezarritako zenbatekoa ordainduz kasuan kasuko federazioari. NKJetan izena emateak gaikuntza emanen du programan parte hartu ahal izateko kirolari, ordezkari, entrenatzaile edo arbitro gisa, eta, beraz, ezinbestekoa izanen da klub bakoitzak dagozkion datuak sartzea izena emateko orrian.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), antolakuntzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datuen isilpeko tratamendua bermatzeko.
Erregelamendu horren 13. artikuluaren arabera, izena emateko orrietan datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa jaso beharko da, eta adierazi datu pertsonalen arduraduna NKJFIko zuzendari kudeatzailea dela, eta horien tratamenduaren arduraduna, berriz, kasuan kasuko federazioa. Horretaz gain, honako hau ere jaso behar da: datu-bilketaren helburua, legitimazioa, hartzaileak, eskubideak eta informazio gehigarria kontsultatzeko esteka bat, II. eranskineko hamazazpigarren klausulan ezarritakoari jarraikiz.
Talde mistoek parte hartzen ahalko dute, inguruabarrengatik komeni bada. Gazte kategoriarako, beharrezkoa izanen da eskaera egitea eta, NKJen Antolaketa Batzordeak balorazioa egin ondoren, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak oniritzia ematea.
Era berean, desgaitasunen bat duten eskola-umeek aukera izanen dute adinez dagokien kategoria baino beheragoko batean parte hartzeko, baldin eta horrek dena delako txapelketara egokitzen eta hartan parte hartzen laguntzen badu; horretarako, aurrez eskaera egin beharko da, Antolaketa Batzordeak balorazioa egin beharko du eta NKJFIk baimena eman beharko du.
Filialtasun hitzarmenak dituzten klubek aukera izanen dute beren taldeekin kategoria/talde berean parte hartzeko eta elkarren aurka jokatzeko, baldin eta eremu geografiko bereko kategorian talde bat baino gehiago ez badago. Hala ere, gertatuko balitz talde/kategoria berean egotea, jokoan modu independentean funtzionatuko dute, eta, hortaz, klub babesleak ezin izanen ditu klub filialeko jokalariak bere taldeko zerrendan sartu txapelketan zehar. Dagokion kirol federazioak horren berri emanen dio NKJFIri, eta bi taldeetako jokalarien zerrendak kontrolatuko ditu: talde filialekoa eta talde babeslekoa.
Taldekako kiroletan, NKJetan izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten kirolariek parte hartzea baimentzen ahalko du NKJFIk, baldin eta beste herri batzuekiko eskualde mugakideetan kokatutako Nafarroako klubetakoak badira eta, honela, klub horiek parte hartzen laguntzen bada. Klubak inguruabar horren berri eman beharko dio dagokion kirol federazioari, ondoren federazioak izena emateko eskaera arrazoitua egin diezaion Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari. Zuzendariordetzak parte-hartzea baimentzen badu, federazioak, programan izena-eman aurretik, kirolari horiei osasun arretarako eta istripuetarako asegurua eskatu beharko die, hau da, kirol lesio edo istripurik izanez gero haiek artatzeaz arduratuko den asegurua.
Banakako kiroletan, NKJetan izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten kirolariek parte hartzea baimentzen ahalko du NKJFIk, baldin eta beste herri batzuekiko eskualde mugakideetan kokatutako Nafarroako klubetakoak badira. Klubak inguruabar horren berri eman beharko dio dagokion kirol federazioari, ondoren federazioak izena emateko eskaera arrazoitua egin diezaion Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari. Zuzendariordetzak parte-hartzea baimentzen badu, federazioak, programan izena-eman aurretik, kirolari horiei osasun arretarako eta istripuetarako asegurua eskatu beharko die, hau da, kirol lesio edo istripurik izanez gero haiek artatzeaz arduratuko den asegurua.
Parte-hartzaileei dagozkien kategorian eta adinean emanen da izena NKJetan. Kirol maila aparta duten taldeek eskatzen ahalko dute kirolariak urte bat zaharragokoen lehiaketa talde batean inskribatzea, baldin eta aurreko denboraldiko txapelketan lehenbiziko hiru sailkatuen artean egon badira. Kasuan kasuko federazioari eginen zaio eskaera, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren oniritziarekin.
Kimu, haur eta kadete kategorietan, onartzen ahalko da kategoriari dagokion adina baino urte bat zaharragoak diren kirolariak inskribatzea, baldin eta klubak ezin baditu sartu dagokien adineko talde batean. Klubaren eskaerarekin batera, idazki sinatu bat aurkeztu beharko da, taldeak edozein sailkapenetan sartzeari berariaz uko egiten diola adierazten duena. 8ko futboleko kimuen eta 11ko futboleko haurren kategorietan, joko-eremuan ezin izanen dira aldi berean egon kategoriari dagokiona baino urte bat zaharragoak diren 3 kirolari baino gehiago. 11ko futboleko kadeteen kategorian, joko-eremuan ezin izanen dira aldi berean egon urte bat zaharragoak diren 2 kirolari baino gehiago.
Aretoko futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko modalitateetan eta, irizpide berari jarraituz, taldekako beste kirol batzuetan ere, joko-eremuan ezin izanen dira aldi berean egon kategoriari dagokiona baino urte bat zaharragoak diren 2 kirolari baino gehiago. Klubak jokalari horiek aurreko edizioan klubean zeudela frogatu beharko du.
Lehiaketa hasi ondoren, kirolariak klubez aldatzea onartuko da salbuespenezko inguruabarrak gertatzen baldin badira, eta izena emateko epea irekita badago eta talde hartzailea kirol maila berekoa bada.
Kirol Jokoetan parte hartuko dutenen entrenatzaileek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan behar dute. Programan parte hartzen duten klubek egiaztatu eta gorde behar dute ziurtagiria eta kasuan kasuko kirol federazioari jakinarazi beharko diote, izen-ematea egiten den une berean. Ez da onartuko taldeak izena ematea, betekizun hori bete ezean.
Kirol federazioek ez diete kirolariei izena ematen utziko, harik eta haien klubak babes arloko ordezkaria izendatua duen arte. Parte hartzen duten kirol klubek erantzukizunpeko adierazpen bat, babes arloko ordezkaria izendatu dutela jasotzen duena, igorri beharko dute federaziora.
j) Tasak eta gordailuak:
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen ondorioetarako, Nafarroako kirol federazioak elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak dira, irabazi-asmorik gabekoak, haiei berez dagozkien eginkizunak izateaz gainera, eskuordetzaren ondorioz, Nafarroako txapelketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko lizentziak edo gaikuntzak emateaz ere arduratzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioarekin koordinatuta eta haren babespean. Kontuan harturik NKJak direla deialdi honetan agertzen diren kirol eta kategorietako Nafarroako txapeldunak erabakitzeko Nafarroako txapelketa ofizial bakarrak, eta haietan parte hartzeko beharrezkoa dela NKJetan kasuan kasuko lizentzia edo gaikuntza edukitzea, gaikuntza hori emateko tasak kirol federazioei ordaindu beharko dizkiete parte-hartzaileek (behin baizik ez).
Kirolari bakoitzak 5 euro ordainduko du NKJetan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasen kontzeptu gisa, 3 kirol jardunaldi edo gutxiago eskaintzen duten modalitateen kasuan, eta 7 euro, hiru kirol jardunaldi baino gehiago eskaintzen duten modalitateen kasuan. Tasa honek NKJetan parte hartzeko bidea bakarrik ematen du, eta beste edozein kirol jarduera federatu alde batera geratuko da. Behin txapelketa hasita, kirol programa bertan behera uzten bada edo aldatzen bada, tasak ez zaizkie parte-hartzaileei itzuliko.
Arbitroek eta entrenatzaileek NKJetan izena emateak ez du ekarriko tasa ordaintzeko betebeharrik.
Izena emateko gastuak ez dira izanen NKJen araudiak ezartzen dituenak baino handiagoak. Arau horretan salbuespenen bat egiteko, aldez aurretik, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari eskatu eta haren oniritzia jaso beharko da.
NKJFIk eta parte hartzen duen federazio bakoitzak sinatutako hitzarmenetan, tarifa batzuk ezartzen dira arbitraje kontzeptuengatik. NKJetako arbitrajea kasuan kasuko federazioko Arbitroen Batzordeko arbitro ofizialek egiten dutenean eta kostuak hitzarmenean ezarritako tarifa baino handiagoak direnean, federazioak kostuaren diferentzia kobratzen ahal die klubei, zati berdinetan, federazioaren batzar nagusiak hala onetsi badu.
Modalitate bakoitzean izena emateko epea bukaturik, NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek ziurtagiri bat bidali beharko dute NKJFIra, kirol federazioaren idazkariak sinatua eta lehendakariaren oniritzia duena. Bertan, bi datu hauek agertuko dira: guztira zenbat kirolarik hartzen duten parte, eta programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindu duten diru-zenbateko guztia.
NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek, jarduera bukatutakoan, prozedura berari jarraituko diote NKJen araudia ez betetzeagatiko zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrerekin, halakorik balitz.
Klubek ordaindu beharreko gordailuen zenbatekoak erantsi den taulan ezarritakoak dira, non ez dituen NKJFIk aldatzen.
KIROL MODALITATEAK | GORDAILUA |
5x5 saskibaloia | 100 euro; 200 euro 3 talde edo gehiago |
Eskubaloia | 90 euro; 180 euro 3 talde edo gehiago |
Aretoko futbola | 90 euro |
Zelaiko futbola | 90 euro |
Emakumezkoen 8ko futbola | 90 euro |
Herri kirolak | 90 euro |
Gordailuak bakar-bakarrik ezarriko dira denboraldi osorako txapelketa egutegi bat osatzen duten taldekako kirol modalitateetarako eta txapelketa-koadroak deiturikoen bidez antolatzen diren modalitateetarako. Gordailuen helburua bikoitza da: txapelketa behar bezala egiten dela bermatzea eta talde batek behar baino lehenago txapelketa abandonatuta txapelketa bera aldatu eta faltsutzeko bidea saihestea; eta parte-hartzaileen erantzukizunei aurre egitea. Klub batek bi talde baino gehiago baldin baditu modalitate berean, ezarritakoa halako bi ordaindu beharko du.
Arauzko zehapenen ondorioz gordailua osorik galduz gero, berehala berritu beharko da zehatutako taldeak txapelketan jarraitu ahal izateko. Txapelketa amaiturik, kirol federazioek itzulketa egitea erabaki eta gordailua itzuliko diete klubei, araudiari jarraituz erabakitzen diren kopuruak deskontatu ondoren.
k) Partidak:
Ez da partidarik jokatu gabe geldituko. Bi taldeak aurkezten badira eta instalazioek arauzko baldintzak eta segurtasunekoak betetzen badituzte, taldeek ezin dute ezer alegatu partida ez jokatzeko. Talderen batek partida jokatzeari uko eginez gero, ez agertutzat jotzen ahalko da. Partida bakoitza hurrengoa hasteko ezarritako orduan bukatuko da, baldin eta gero beste talde batek erabili beharreko kirol eremu berean jokatzen bada.
Kirol federazioak aurreikusita izanen du partidak bertan behera uzteko aukera eta haien tratamendua, kirol antolaketaren eta sailkapenaren ondorioetarako, inguruabar bereziak daudenean.
l) Atzeratzea:
Partida bat atzeratzeko, idatziz eskatu beharko da hura jokatu baino sei egun lehenago gutxienez. Bi kluben adostasun idatzia beharko da, ordezko data, tokia, ordua eta instalazioa zehaztuta, eta kirol federazioko organo eskudunak onartu beharko du. NKJFIk bertan behera utz dezake programatutako jardunaldi bat guztiz edo zati batean, ezinbesteko arrazoiak direla eta. Halakoetan, parte-hartzaileei jakinarazi beharko die dagozkien kirol federazioen bitartez.
Kirol federazioak parte hartzen duten klubei jakinaraziko die zein den, eguraldi txarra bada, segituko den protokoloa.
Kirol federazioak aurreikusita izanen du partidak bertan behera uzteko aukera, salbuespenezko inguruabarren ondorioz, bai eta haien tratamendua ere, kirol antolaketaren eta sailkapenaren ondorioetarako.
m) Emaitzen eta gorabeheren jakinarazpena:
NKJen arautegi teknikoan arauturik ez badago, etxean jokatzen duen taldeak kasuan kasuko kirol federazioari jakinaraziko dio partidaren emaitza, jokatzen denetik gehienez ere 48 orduko epean. Epe horretan akta igorriko da, arbitro federaturik ez badago. Ez betetzeak zehapena ekarriko du, arau hauen "g" atalean (Kirol diziplina) kirol modalitate bakoitzerako ezarritakoarekin bat; errepikatzen bada, txapelketatik kanporatzea ere ekar dezake.
Klubeko babes arloko ordezkariak jaso beharko ditu bai gorabeherak edo gatazkak, bai kiroltasunaren keinu eredugarriak; ondoren horiek posta elektronikoz jakinarazi behar zaizkio NKJFIko Kirol Jokoen Bulegoari (jdn@navarra.es) eta NKJFIko Bitartekaritza Bulegoari (mediaciondeportiva@navarra.es).
Gorabeherak argi eta garbi kiroltasunaren aurkakoak badira edo, aitzitik, kiroltasunaren aldetik eredugarriak badira, jakinarazpen hori dena delako gertakaria izan eta gehienez ere 48 orduan eginen da.
n) Antolaketa zerbitzuaren fakturazioa:
NKJFIk jarduera aldien araberako ordainketak eginen ditu. Aldi bakoitzaren zenbatekoa zehazteko ebazpen bat emanen da, bost guztira, denbora tarte hauetarako: urria-abendua, urtarrila-otsaila, martxoa-apirila, maiatza-ekaina eta uztaila-iraila. Kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, kirol federazioek faktura elektronikoak (FAKe) aurkeztu behar dituzte hurrengo hilaren 10a baino lehen, urria-abendua eta maiatza-ekaina aldietan izan ezik, orduan aldiko azken kirol jardunaldia eta berehala aurkeztu beharko delako. Kirol federazioren batek fakturak garaiz eta behar den moduan aurkezten ez baditu, faktura horiek ez dira sartuko aldi horretako gastuen abonurako ebazpenean. Hurrengo gastuen abonurako ebazpenean sartuko dira, programaren aurrekontu ekitaldi eta edizio berekoak baldin badira.
NKJFIk bere gain hartuko du egitekoa den jardueraren kostua, NKJFIren eta kirol federazioaren arteko berariazko lankidetza-hitzarmenean zehazten den moduan eta zenbatekoan. Jardueraren bat bertan behera utzi behar bada, geroago berreskura daiteke Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren oniritziarekin, baldin eta aurrekontuko urte berean egiten bada, eta 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarte.
Programa abian jarri eta ohiz kanpoko eta kirol federazioekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik bertan behera utzi beharko balitz, NKJFIk administrazio eta kudeaketako gastuei dagokien partea –hitzarmenean edo partida edo jardunaldi bakoitzeko gastuen xehakapenean ezarritakoa– ordaintzen ahalko dio federazioari. Ukitutako federazioak Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari eskatu behar dio, arrazoiak emanez, bertan behera utzitako jardunaldien administrazio eta kudeaketa gastuen konpentsazioa. Programaren kudeatzaileek aurkeztu diren eskaerak eta ordaindu beharreko zenbatekoak baloratuko dituzte.
Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetan jasotako modalitate guzti-guztietan aurreikusitako programazioa gauzatu ahal izateko, kirol federazio jakin batek aurreikusitako jarduera bukatu badu eta kirol federazio horri hasieran emandako kreditua eta programaren gastu orokorretarako (garraioa, asegurua, garaikurrak, dominak, txapelak eta memoria) esleitutakoa agortu ez badu, beharrezkoa baldin bada, erabili gabeko diru kopurua aplikatzen ahalko da programan parte hartzen duen beste edozein kirol federaziok egindako jardueraren gastuak finantzatzeko, baldin eta kirol federazio horiek egindako gastuak hasiera batean esleitu zitzaizkienak baino handiagoak badira eta federazio horien NKJen programa garatzeko beharrezkoak diren gastuetarako bada, edo, bestela, modalitate jakin bati esleitu ezin zaizkion bestelako gastu orokorretarako. Kasu horretan, NKJFIk zuzenean ordainduko dizkio zerbitzu emaileari.
Kontzeptu hauengatik eginen dira ordainketak:
–Partida edo jardunaldi arrunta antolatu eta egiteagatik.
–Finalak antolatu eta egiteagatik.
–Osasun zerbitzuengatik (anbulantzia, osasun langileak).
–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuengatik.
–Kirolarien joan-etorriak auto partikularretan egiteagatik (baimendutako kasuetan baino ez, araudiari jarraikiz).
–NKJFIrekin adostutako proiektuan parte hartzen duten federazioetan joko-eremuaren barruko balioen arloko ordezkaria izateagatik.
Joko-eremuaren barruko balioen arloko ordezkariaren figura baimendua duten kirol federazioek fakturan txertatu beharko dituzte NKJFIk edo kirol federazioak berak NKJFIren oniritziarekin hautatutako joko-eremuaren barruko balioen arloko ordezkari horiek joko-eremuan egoteari dagozkion gastuak.
Aparteko gastuak edo aurreikusi gabeak ordain daitezke, beharrezkoak edo ezinbestekoak badira jarduera egiteko, NKJFIren oniritziarekin. Programa kudeatzen duen unitateari (Nafarroako Kirol Jokoen Bulegoa) eskatu beharko zaio, gastua egin baino lehen.
Autobusean antolatutako garraioa zuzenean ordainduko die NKJFIk zerbitzu hori ematen duten enpresei, zerbitzuaren lizitazio publikotik aurrera, haren emaitzaren arabera.
Garaikur, domina eta txapelen gastua zuzenean ordainduko die NKJFIk zerbitzua ematen duten enpresei, hornidura esleitzen denetik aurrera, haren lizitazio publikoaren emaitzaren arabera.
NKJFIren diru-ekarpenak ordaintzeko, aurretik, kirol federazioak faktura elektronikoa (FAKe) aurkeztu beharko du, kontzeptu bakoitzagatik egindako gastuak sartuta, betiere zer aldiri dagozkion adierazita.
Eranskin bat gehituko da, eta, hartan, fakturaren hurrenkera berean, ordaindu beharreko kontzeptuak zehaztu eta justifikatuko dira, honela:
–Partida edo jardunaldi arruntak antolatu eta egitea: partida edo jardunaldi kopurua, eta partidak non eta noiz jokatu diren, programan parte hartu duten kategorien arabera, kirol federazio bakoitzaren hitzarmenean jasotako gastuei dagokienez.
–Finalak antolatu eta egitea: finalak zein tokitan eta egunetan jokatu diren adierazita.
–Osasun laguntzaren zerbitzuengatik: zerbitzuaren xedea eta egunak, anbulantzien zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, edo jardueran parte hartu duten osasun langileak, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia.
–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuak: zerbitzuaren xedea eta egunak, zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia.
–Kirolariek auto partikularretan egiten dituzten joan-etorriak: jardunaldi bakoitzean auto partikularretan mugitu diren taldeak, bakoitzak egin duen kilometro kopurua xehaturik.
–Aparteko gastuak edo aurreikusi gabeak, honako hauek adierazita: gastuaren xedea, zerbitzua edo hornidura egin duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren edo horniduraren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Nahitaezkoa izanen da NKJFIren aldez aurreko oniritzia.
Fakturan sartutako kontzeptu bakoitzari buruzko ordainagiriak aurkeztu beharko ditu kirol federazioak. Honako hauek onartuko dira: bankuko frogagiriak; "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuak; fakturari erantsitako erosketa-tiketa, edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena, edo kontratua osorik edo partez egin dela frogatzen duen balio bereko agiri bat. Hurrengo fakturazio aldiko fakturarekin eta eranskinekin batera aurkeztu beharko dira, salbu eta NKJetako azken faktura denean, kasu horretan federazioek gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko baitituzte, NKJFIk kirol federazioari dagokion ordainketa egiten dionetik.
o) Espainiako txapelketetan parte hartzea.
Eskola-umeen selekzio autonomikoek Kirolaren Kontseilu Nagusiak deitzen dituen Espainiako txapelketetan izena eman eta parte hartzeko, kirol federazioek deialdian ezarri bezala jokatu beharko dute, eta NKJFIren oniritzia izan beharko dute.
Eskola-umeen selekzio autonomikoetan parte hartzeko hautaketa irizpideak NKJen arautegi teknikoetan jasoko dira, denboraldia hasi aurretik, eta ezin izanen dira aldatu denboraldi osoan. Irizpide horiek batzar orokorretan onetsi beharko dira, eta kasuan kasuko federazioaren webgunean argitaratuta izan.
Kirolaren Kontseilu Nagusiak antolatzen dituen eskola-umeentzako Espainiako txapelketetan parte hartzearen ondoriozko gastuak kirol federazioentzako dirulaguntzen deialdiaren bidez finantzatuko dira.
NKJak arautzen dituen araudi honetan ezarritako osasun laguntzak eta istripu-aseguruak Nafarroako Kirol Jokoen parte-hartzea besterik ez dute estaltzen. NKJetan parte hartzen duten kirolariek beste lehiaketa batzuetan parte hartzen badute, osasun laguntzaren eta kirol arloko istripuen gastuak estaltzen dituen aseguru bat eduki beharko dute.
NKJetan txapelketa antolatzeaz gainera, Nafarroakoa baino eremu handiagoko txapelketetan ere –kirolari gisa, klub gisa edo selekzio gisa– parte hartzen duten federazioek beren arautegietan zehaztu beharko dute zein diren txapelketa horietan parte hartuko duten kirolariak hautatzeko irizpideak, baita txapelketarako egunak aurreikusi ere, kasuan kasuko deialdiaren arabera.
p) NKJFIren planak.
1. Kirolaren balioen ekintza plana. NKJFIk plan bat du kirolean balioak sustatzeko: joko garbia, laguntasuna, hobetu nahia, inklusioa, berdintasuna eta errespetua. Plan honen barnean, joko-eremuaren barruko balioen arloko ordezkaria agertzen da. Haren eginkizuna da, besteak beste, ordezkatzen duen kirol modalitateko txapelketa behar bezala garatu dadin laguntzea eta, halaber, agente guztien (kirolari, teknikari eta ikusleen) gorabehera eta gatazka nabarmenen eta kiroltasun jarrera aipagarrien berri ematea NKJFIko Bitartekaritza Bulegoari: https://www.deportenavarra.es/eu/bitartekaritza-bulegoaren-postontzia estekaren bidez, posta elektronikoz (mediaciondeportiva@navarra.es) edo telefonoz (848 42 78 45).
Parte hartzen duten klubek konpromisoa hartzen dute lankidetzan aritzeko NKJFIk edo dagokion kirol federazioak bultzatzen dituen balioen sustapenera bideratutako ekintza eta programa orotan.
Kirol agente guztiek (federazioek, klubek, teknikariek, familiek) lankidetzan jardun beharko dute kiroleko balioak sustatzeko eta kiroleko indarkeria prebenitzeko. Kiroltasunaren aurkako jokabideak detektatzen direnean edo kasuak errepikatzen direnean, NKJFIko teknikariekin adostuta, NKJFIk proposatutako neurriak (prestakuntzakoak, konpontzaileak eta zuzentzaileak) abian jarri beharko dituzte.
Partiden aktetan atal bat jarriko da, ikusleen, teknikarien eta jokalarien portaerari buruzko oharrak jasotzeko.
Kirola errespetuz eta segurtasunez egiteko baldintza egokirik ez dagoenean partidak/jardunaldiak eteteko eta bertan behera uzteko aukera jaso beharko dute parte hartzen duten kirol federazioen joko-araudiek, araudi honen 4.g) atalean agertzen den bezala.
Benjamin, kimu eta haur kategorietako lehiaketa-araudiek neurriak jaso beharko dituzte kirolarien gutxieneko parte-hartzea bermatzeko.
2. "Kirola eta Emakumea" plana.
Planarekin lotura duten NKJen programaren helburuak:
a) Eskura jartzea behar diren baliabide ekonomiko eta materialak eta giza baliabideak, parte-hartzaile guztiek, neska zein mutil, berdintasunez egin dezaten kirola.
b) Kirol mistoa sustatzea haurren artean, eta eskola-adinean jarduera fisikoak eta kirola babestea, balioetan eta hezkidetzan, inklusioan eta berdintasun ezaren kontrako borrokan oinarritutako irizpideekin.
c) Bultzatzea neskak kirolean has daitezela eta presentzia izan, parte hartu eta jarrai dezatela.
d) Genero ikuspegia txertatzea NKJetako agiri, araudi, argitalpen, akta eta gainerako materialetan.
e) Kirolean emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeriari aurre hartzeko eta egoera horietan jarduteko protokoloak eta mekanismoak prestatu eta bultzatzea, NKJFIko Bitartekaritza Bulegoaren bitartez.
f) Emakumeentzat eta neskatilentzat inklusiboak, seguruak, irisgarriak eta erosoak gertatuko diren inguruneak sustatzea.
g) Kirolean emakumeen ikusgarritasuna eta ahalduntzea bultzatzea.
Kontuan izanda NKJak adingabekoei zuzenduta daudela, haien helburu nagusiak hezkuntza eta prestakuntza izanen dira. Inplikatutako agente guztiek (kirol federazioek, kirol klubek, teknikariek, ordezkariek, arbitroek, familiek eta ikusleek) lagundu behar dute kirolaren balioak sustatzen.
Kirol federazioei dei egiten zaie NKJen programan parte hartzen duten klubekin lan egin dezaten eta gai honekin lotutako lan ekintza zehatzak proposa ditzaten.
q) Kalitatea.
NKJen programaren helburua betetzeko eta pixkanaka bere alderdiak hobetzeko asmoz, zuzeneko edo zeharkako parte-hartzaile guztien laguntza eskatzen da ezarritako arauak betetzeko eta programarekin zerikusia duen edozein iradokizun, salaketa edo ekarpen egiteko, bai jdn@navarra.es helbide elektronikoaren bidez, bai webgune honen bidez: https://www.deportenavarra.es/eu euskaraz, eta https://www.deportenavarra.es/ gaztelaniaz.
r) Hondakinen kudeaketaren gaineko araudia.
Begiratuko da, antolatzen diren kirol ekitaldietan, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana betetzen dela, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere.
Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta hondakinak bereiziko direla bermatzeko ere, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta errefusa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.
Ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, UNE-EN 13432:2000 arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak betetzen dituztenak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.
Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, betiere erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.
II. ERANSKINA.–NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUAREN (NKJFI) ETA NAFARROAKO ............................................... FEDERAZIOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, NAFARROAKO KIROL JOKOEN (NKJ) XXXVIII. EDIZIOA ANTOLATZEKO
Iruñean, ...................(e)ko ................aren ..............(e)(a)n
BILDURIK:
Alde batetik, Jorge Aguirre Oviedo, Nafarroako Gobernuko NKJFIko zuzendari kudeatzailea (IFKa: Q-31-50025-I).
Eta, bestetik, .................................................. jauna/andrea, Nafarroako ................................ Federazioko lehendakaria (IFKa: ................................).
Beren karguak ematen dizkien eskumenez baliaturik, eta dokumentu hau formalizatzeko behar adina ahalmen aitorturik elkarri,
ADIERAZTEN DUTE:
1. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio kirola sustatzearen eta aisialdia egoki erabiltzearen arloetan.
Urtarrilaren 24ko 335/1986 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatu ziren Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitu zaizkion eginkizunetako bat, espresuki aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.
Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak kirol politikaren helburuak aipatzen ditu 3.s artikuluan; besteak beste, oinarrizko kirola bultzatzea eskola mailetatik hasita, beste edozein kirol praktikaren aurretik, funtsezko gunetzat jotzen baita kirolak Nafarroan aurrera eginen badu maila guztietan.
Orobat, aipatu foru legearen 6.2.g artikuluan ageri denez, Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumena da Nafarroako kirol txapelketa ofizialak antolatzea nahitaezko eskolatze adinean dauden kirolarientzat, edo haiek antolatzeko baimena ematea.
2. NKJFIren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak ezartzen du Nafarroako Gobernuari kirol arloan dagozkion eskumenak erakunde autonomo horrek gauzatuko dituela, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularraren planifikazioaren, zuzendaritzaren eta babesaren pean, eta estatutuek berek ezartzen duten irispidearekin. Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren eginkizunak dira, besteak beste, Nafarroako kirol txapelketa ofizialak antolatzea nahitaezko eskolatze adinean dauden kirolarientzat edo haiek antolatzeko baimena ematea, eta jarduera fisikoa eta kirola egitea bultzatzea, aisialdirako aukerak eta ohitura osasungarriak diren aldetik.
3. Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoek Foru Komunitatearen esparruan txapelketa ofizial gisa biltzen dituzte joko horietan sarturiko jarduera eta kirolak, kimu, haur, kadete eta gazte kategorietan, eskolatik kanpoko aldian. Aurreko edizioetan halaxe egin da, eta oinarrizko esparrua finkaturik dago dagoeneko. Hala, joko hauetan egiten dena kirola denez gero, kirol federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.
NKJen antolaketa Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari dagokio, NKJFIren bidez, kirol federazioekin batera, haien esku utzi baita antolaketa orokorra.
Ondorio horietarako, eta azaldutakoarekin bat, honako hitzarmen hau ezartzen dute, klausula hauei jarraikiz:
KLAUSULAK
LEHENA.–Nafarroako ................................................................ Federazioak oso-osorik onartzen ditu XXXVIII. NKJen deialdia eta araudia, NKJFIko zuzendari kudeatzailearen ...................aren ........(e)ko ............/2024 Ebazpenaren bidez onetsitakoak, hitzarmen honen parte baitira, eta bere gain hartzen ditu aipatu deialdian programatutako txapelketak egiteko beharrezkoak diren lanak.
BIGARRENA.–NKJFIk bere gain hartuko du egitekoa den jardueraren kostua, NKJFIren eta kirol federazioaren arteko berariazko lankidetza-hitzarmenean zehazten den moduan eta zenbatekoan. Kontzeptu hauengatik eginen dira ordainketak:
–Partida edo jardunaldi arrunta antolatu eta egiteagatik, .................................. euro partida edo jardunaldi bakoitzeko / jardunaldien kopuru jakin bateko.
–Finalak antolatu eta egiteagatik, .................................. euro final bakoitzeko / finalen kopuru jakin bateko.
–Osasun zerbitzuengatik (anbulantzia, osasun langileak), ................................................. euro / edo zerbitzuaren kostu justifikatua / anbulantzien kopuru jakin bateko.
–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuagatik, .......................................... euro / edo zerbitzuaren kostu justifikatua / muntatzeen kopuru jakin bateko.
–Kirolariek auto partikularretan egiten dituzten joan-etorriengatik: ................................................... (0,12 zentimo kilometroko, eta 50 kilometrotik aurrera).
–NKJFIrekin adostutako proiektuan parte hartzen duten federazioetan balioen arloko ordezkaria izateagatik.
Gastua egotzita duen kontzeptu bakoitzari aplikatu zaizkion zenbatekoak hitzarmen honi erantsitako dokumentuan justifikatzen dira.
Beste gastu orokor batzuk:
–Autobusean antolatutako garraioa zuzenean ordainduko die NKJFIk zerbitzu hori ematen duten enpresei, zerbitzuaren lizitazio publikotik aurrera, haren emaitzaren arabera.
–Garaikur, domina, txapela eta aitortzen gastua zuzenean ordainduko die NKJFIk zerbitzua ematen duten enpresei, hornidura esleitzen denetik aurrera, haren lizitazio publikoaren emaitzaren arabera.
–Finaletako emankizunen gastuak zuzenean ordainduko dizkie NKJFIk zerbitzu hori ematen duten enpresei, zerbitzuaren lizitazio publikotik aurrera, haren emaitzaren arabera.
AUTOBUS GARRAIO ANTOLATUA.
NKJFIren konpromisoak.
1. Parte-hartzaile guztiei bermatzea joan-etorriak garraio antolatuan, NKJen deialdian ezarritako baldintzetan.
2. Oro har, asteko bidaien plangintza astearteetako 14:00etarako prestatzea. Behin-behineko planak interesdunen eskura izanen dira (Internetez kontsultatzen ahalko dira), garraio enpresek baieztatu ondoren.
3. Oro har, astero, bidaia planak ostegunetako 14:00etatik aurrera bihurtuko dira behin betiko.
Bidaiekin loturiko kontsultak egiteko, Interneteko esteka hau erabiliko da:
https://www.deportenavarra.es/eu/nafarroako-kirol-jokoen-autobusak
Kirol federazioen konpromisoak:
1. Txapelketaren egutegiak prestatzea, joan-etorrietan autobusak nola aprobetxatu kontuan hartuta.
2. Zein astetan egitekoa den jarduera, haren aurreko ostiralean aurkeztea modalitate bakoitzerako aurreikusita dauden joan-etorrien proposamena.
3. Taldeei eta klubei azaltzea nola kontsultatu bidaiak eta nahitaezkoa dela ostiraletan, 15:00etatik aurrera, azkenekoz kontsultatzea.
4. NKJFIrekin eta klubetako arduradunekin lan egitea, autobusez egiten diren joan-etorrietan parte-hartzaileen jarrera egokia izan dadin eta, gorabeherak izanez gero, behar bezala ebatz daitezen, NKJFIko arduradunei horien berri emanda. Gorabeherak larriak izanez gero, berehala jakinarazi beharko dira.
HIRUGARRENA.–Garaikurren, dominen eta txapelen eskaera posta elektroniko bidez (jdn@navarra.es) eginen zaio NKJFIri, ezarritako ereduari jarraituz, haiek banatu baino 20 egun lehenago gutxienez. Garaikurra edo/eta domina emanen zaizkie kategoria, sexu eta espezialitate bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, NKJen deialdian ezarritako baldintzetan, ondoren zehaztu bezala:
KIROL MODALITATEA | ESPEZIALITATEA | KATEGORIAK | GARAIKURRA | DOMINA | POSTUAK |
LAUGARRENA.–NKJFIren diru-ekarpenak ordaintzeko, kirol federazioak aurretik aurkeztu beharko du faktura elektronikoa (FAKe), aurkeztutako gastuen aldian egindako kirol probak sartuta. Aparteko gastuak edo aurreikusi gabeak ordain daitezke, beharrezkoak edo ezinbestekoak badira jarduera egiteko, NKJFIren oniritziarekin. Erregistro bidez egin beharko da eskaera, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzara zuzenduta.
Fakturetan argi azalduko da zer kopuru ordaindu behar den kontzeptu bakoitzarengatik, baita zer aldiri dagozkion ere.
Eranskin bat gehituko da, eta, hartan, fakturaren hurrenkera berean, ordaindu beharreko kontzeptuak zehaztu eta justifikatuko dira, honela:
–Partiden edo jardunaldien kopurua, eta zein tokitan eta ordutan jokatu diren, programan parte hartzen duten kategorien arabera.
–Finalak, zein tokitan eta ordutan jokatu diren adierazita.
–Osasun zerbitzuei dagozkien datuak, honako hau jasoz: zerbitzuaren xedea eta egunak, anbulantzien zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, edo jardueran parte hartu duten osasun langileak, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua eman duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da.
–Materiala garraiatzeko eta pistak muntatzeko zerbitzuei dagozkien datuak, honako hau jasoz: zerbitzuaren xedea eta egunak, zerbitzua eman duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua eman duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da.
–Jardunaldi bakoitzean auto partikularretan mugitu diren taldeak, bakoitzak egin duen kilometro kopurua xehakaturik.
–Balioen arloko ordezkaria izateagatik NKJFIrekin adostutako proiektu pilotuan parte hartzen duten federazioetan.
–Aparteko edo aurreikusi gabeko gastuen inguruko datuak, honako hauek jasoz: gastuaren xedea, zerbitzua edo hornidura egin duten pertsonak edo entitatea, zerbitzuaren edo horniduraren kostua eta dagokion fakturaren zenbakia. Zerbitzua edo hornidura egin duen entitatearen edo pertsonaren faktura erantsiko da. Gastu horiek aldez aurreko baimena beharko dute, NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak emana.
–Fakturan sartutako kontzeptu bakoitzari buruzko ordainagiriak aurkeztu beharko ditu kirol federazioak. Honako hauek onartuko dira: bankuko frogagiriak; "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuak; fakturari erantsitako erosketa-tiketa, edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena, edo kontratua osorik edo partez egin dela frogatzen duen balio bereko agiri bat. Agiri horiek gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, NKJFIk federazioari dagokion ordainketa egiten dionetik hasita, edo, bestela, txapelketaren hurrengo aldiari dagozkion eranskinekin eta fakturarekin batera.
BOSGARRENA.–Diru-sarrerak:
–Taldekako kiroletan, taldeen zerrenda, guztira izena emanda dauden kirolarien kopurua eta, kirol modalitate horretan izena emateko epea behin bukatuta, programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.
–Banakako kiroletan, guztira parte hartzen duten kirolarien kopurua, eta, kirol modalitate horretan izena emateko epea behin bukatuta, programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindutako diru-zenbateko guztia.
–NKJen araudia ez betetzeagatik taldeei edo banakakoei jarritako zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrera guztiak, halakorik balitz, behin jarduera bukatuta.
–Modalitate bakoitzean izena emateko epea bukaturik, NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek ziurtagiri bat bidali beharko dute NKJFIra, kirol federazio bakoitzaren idazkariak sinatua eta lehendakariaren oniritzia duena. Bertan, bi datu hauek agertuko dira: guztira zenbat kirolarik hartzen duten parte eta programan parte hartzeko gaikuntza lortzeko tasetan ordaindu duten diru-zenbateko guztia.
–Kirol federazioek diru-kopuru osoa sartu beharko dute Nafarroako Foru Ogasunean, betiere NKJFIko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak egiaztatu eta baliozkotu ondoren. Horretarako, NKJFIk ordainketa-gutun bat igorriko die, sartu beharreko diru-kopurua adierazia duena.
–NKJen programan parte hartzen duten kirol federazioek, jarduera bukatutakoan, prozedura bera jarraituko dute NKJen araudia ez betetzeagatiko zehapen ekonomikoen ondoriozko diru-sarrerekin, halakorik baldin balitz.
SEIGARRENA.–Kirol programa:
KIROL MODALITATEAK | ESPEZIALITATEA | KATEGORIAK | JAIOTZE URTEA | EGUTEGI OROKORRA |
ARAUTEGIA: Hitzarmen honi eranskin gisa gehituko zaion arautegi partikularra aplikatuz gauzatuko da kirol jarduera. Edonola ere, txapelketa hasi baino 20 egun lehenago gutxienez, garatu beharreko kirol proiektua aurkeztu beharko dute, honako hauek zehazten dituela: programaren helburuak (araudian zehaztuta daudenak), arautegi teknikoa, txapelketaren araudia, izena emateko epeak eta txapelketaren edo kirol jardueraren egutegia, hori guztia kategoria/adinen eta kirol espezialitateen arabera.
Dokumentazio hori aurkezteko, bai eta amaierako memoria aurkezteko ere, NKJFIk bi eredu emanen ditu, bat proiekturako eta bestea memoriarako, eta horiek erabiliko dituzte kirol federazioek.
Jardunaldi guztiak NKJen XXXVIII. edizioari dagokion aldian egin behar dira.
Nafarroako Kirol Jokoen programa alda daiteke deialdian ezarritako kategoriei dagokienez, egin beharreko modalitateei eta jarduerei dagokienez, txapelketarako hasieran programatutako iraupenari dagokionez, jardunaldi kopuruari dagokionez edo, federazioekin Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoetarako konprometituriko aurrekontu kredituaren arabera, finkatzen diren gastuen beste kontzeptu batzuei dagokienez, NKJFIri jakinarazi eta horrek baimendu ondoren.
Une batean jardueraren bat bertan behera utzi beharra bada, geroago berreskuratzen ahalko da NKJFIren oniritziarekin, baldin eta aurrekontuko urte berean egiten bada, eta 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarte.
Betiere, NKJFIren diru-ekarpenak ez du subrogaziorik ekarriko Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen ondoriozko inolako betebeharretan.
ZAZPIGARRENA.–NKJetan parte hartzen duten kirol federazioek konpromisoa hartzen dute NKJFIk jarritako dirua ezarritako xedeetarako erabiltzeko, eta institutu horrek egin nahi dituen egiaztapenak onartu eta errazteko.
ZORTZIGARRENA.–Oinarri hartuta Nafarroako administrazio publikoetan Nafarroako berezko hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudia eta azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretua, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituena, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko asmoz. Parte hartzen duten kirol federazioak saiatuko dira, eskura dituzten baliabideen arabera, pertsona guztien hizkuntza-eskubideei erantzuten, indarrean dagoen araudi sektorialaren arabera. Bereziki, idatzizko komunikazioei eta NKJen dokumentazioari dagokienez (izena emateko orriak eta lehiaketaren araudiak).
Era berean, komunikazio eta izapide guztietan hizkera inklusiboa eta genero ikuspegia erabiliko dira. Federazioen NKJen aktak hizkera inklusiboz idatzi beharko dira.
BEDERATZIGARRENA.–Kirol programak sortzen duen informazio guztia hedabideetan publizitate bidez zabaltzeko eskumen osoa NKJFIri dagokio.
Programan parte hartzen duten kirol federazioek konpromisoa hartzen dute jardunaldi bakoitzeko txapelketako emaitzei, sailkapenei eta jokatzeko toki-egunei buruzko datuak emateko, ezartzen den prozeduraren bidez eta maiztasunez, bai eta argi eta garbi kiroltasunaren aurkakoak diren gorabeherak ere, NKJFIk proposatutako euskarri informatikoa erabiliz, jardunaldi bakoitza egin eta ondoko astelehenean, 20:00ak baino lehen, NKJek sortzen duten informazio guztia bideratu ahal izateko.
HAMARGARRENA.–Programan parte hartzen duten kirol federazioek Nafarroako Gobernuaren logo ofizialak (4/2016 Foru Dekretua, partez aldatu zena 8/2020 Foru Dekretuaren bidez), NKJFIren logo ofizialak eta, orobat, NKJen programari dagozkionak erabili beharko dituzte paperetan, karteletan, hedabideetan eta/edo publizitate euskarrietan eta instalazioetan. Gainera, NKJen irudian kirol modalitate bakoitza adierazteko dauden diseinu eta marrazkiak erabili nahi izanez gero (dela orokorrak, dela propio egindakoak), baimena eskatu beharko diote NKJFIri.
Kirol federazioek diseinu horiek erabiltzen badituzte NKJFIren aldez aurreko baimenik gabe, institutuak ahalmena izanen du hitzarmen hau suntsiarazteko, dagokiokeen kalte-ordaina galarazi gabe.
HAMAIKAGARRENA.–Programan parte hartzen duten kirol federazioek partaidetza inklusiboa ahalbidetu beharko dute, parte-hartzaileak honako arrazoi hauengatik diskriminatu gabe: sexua, etnia, ideologia, dibertsitate funtzionala edo kognitiboa, erlijioa, errendimendu maila, sexu-orientazioa, genero adierazpena eta sexu edo genero identitatea.
Zehazki, eskola-ume guztien parte-hartzea baimendu eta sustatu beharra dago, salbuespenik gabe, eta neurriak aurreikusi desgaitasunen bat duten eskola-umeen integrazioa sustatzeko, egokitzapen bat behar badute zein ez. Modu berean, onar daiteke desgaitasunen bat duten eskola-umeek adinez dagokienaren azpiko kategoria batean parte hartzea, horrela errazten bazaie txapelketa horretan sartzea, betiere Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak baimena eman ondoren.
NKJetan parte hartzen duen kirol federazioak prestatu eta garatu beharreko kirol proiektuak sentikortasun berezia agertuko du kirolaren balioekiko eta emakumeen kirolarekiko, eta genero berdintasunaren irizpideei jarraituz antolatuko da.
HAMABIGARRENA.–Programan parte hartzen duten kirol federazioek hitzarmen honen klausuletan ezarritakoa betetzen ez badute, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak ahalmena izanen du hitzarmena alde bakarretik suntsiarazteko, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.
HAMAHIRUGARRENA.–Antolaketa Batzorde bakar bat izendatuko da kirol guztietarako. Kide hauek osatuko dute:
–NKJFIko lau ordezkari: Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako 2 teknikari.
–Kirol federazioen bi ordezkari:
- Bat, banakako kirolen izenean.
- Beste bat taldekako kirolen izenean. Bi ordezkari horiek kirol federazioek beraiek proposatuko dituzte.
–Toki-erakundeen bi ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik.
EGINKIZUNAK:
–NKJen antolaketa orokorra begiratzea.
–Jokoen araudia prestatzen laguntzea.
–NKJen antolamenduaren alderdi orokorrei buruzko erabakiak hartzea.
HAMALAUGARRENA.–Kirol federazio bakoitzean Jarraipen Batzorde bat sortuko da, honako kide hauek osatuko dutena:
1. Nafarroako........................................... Kirol Federazioaren bi ordezkari.
–Nafarroako........................................... Kirol Federazioaren idazkari teknikoa.
–Nafarroako........................................... Kirol Federazioko Epaileen Batzordeko burua.
2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren hiru ordezkari:
–Kirola Sustatzeko Ataleko burua.
–Kirol Jokoen Bulegoko burua.
–Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako teknikaria.
EGINKIZUNAK:
–Kirol modalitate bakoitzaren antolaketa orokorra, garapena eta ebaluazioa begiratzea, baita lehiatzeko sistema, arautegi teknikoa eta diziplinakoa onestea ere, adinari egokituak eta kirol federazioek proposatuak, eta kiroltasunez jarduten dela eta hura programan aintzat hartzen dela bermatzea.
–Laguntzaileak izendatzea, programa garatu bitartean gainbegiratze, jarraipen eta informazio lanak egiteko eta hobekuntzak proposatzeko. Batzordea eta laguntzaileak baimenduak egonen dira, eta gaitasuna izanen dute NKJen helburuak eta kirolaren balioak betetzen diren begiratzeko.
–Jarduera egitean diziplinaren kontra gertatzen ahal diren salbuespenezko ekintzak aztertzea, eta, komenigarri baderitzote, kasu horietan izan litezkeen kirol zehapenak betetzeko alternatibak proposatzea diziplina batzordeei.
–Joan-etorriak direla-eta, partidak jokaleku neutral batean joka daitezela baimentzea.
–Programaren garapenean sortzen diren arazoak konpontzea, kalitatea ahalik eta onena izan dadin.
Behar adina aldiz elkartuko da, egoerak eskatzen duenean eta kideetako edozeinek eskatzen duenean.
HAMABOSGARRENA.–Kirol federazioak adierazten du Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa dutela federazioko kideak edo federazioak kontratatutakoak izanik NKJen programarekin lotutako eginkizunak betetzen dituzten eta adingabeekin harremanetan daudenek, bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoarekin. Orobat, federazioak konpromisoa hartzen du NKJen programan parte hartzen duten klubei arau hori betetzen dutela dioen erantzukizunpeko adierazpena eskatzeko, eta ez uzteko ez izena ematen ez parte hartzen behar den erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez duten klubei.
HAMASEIGARRENA.–Kirol federazioak konpromisoa hartzen du parte hartzeko NKJFIk NKJetarako bultzatzen dituen balioak sustatzeko programetan. Era berean, federazioak balioak sustatzeko ekintzen berri eman eta haietan laguntzeko eskatuko die NKJetan parte hartzen duten klubei. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, kirol federazioak .................................................................... jn./and. izendatu du federazioko babes arloko ordezkari (helbide elektronikoa: ............................, telefonoa: .............................).
Federazioaren babes arloko ordezkariak konpromisoa hartzen du klubei informazioa emateko eta Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzen duten klubek izendatutako babes arloko ordezkarien zerrenda NKJFIri jakinarazteko.
Kirol federazioak ezarriko du haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 84/2023 Ebazpenaren bidez onetsitakoa, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa betez.
HAMAZAZPIGARRENA.–Kirol federazioak konpromisoa hartzen du NKJen programako izen-emateak kudeatzean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoa betetzeko; antolakuntzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak bertan parte hartzen duten kirol federazioen esku uzten du Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa. Hori horrela, Nafarroako .............................................................................................................. Federazioa da NKJen programarekin zerikusia duten datu pertsonalen "tratamendu-eragilea". Eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua da "tratamenduaren arduraduna".
–Kontratuaren xedea:
Klausula hauen bidez, ezartzen da zer baldintzatan gaitzen den Nafarroako ................................................................................................... Federazioa (TRATAMENDU-ERAGILEA), Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren kontura (TRATAMENDUAREN ARDURADUNA), tratamendua egiteko Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoak antolatu eta egitearen ondoriozko datu pertsonalei.
Kirol federazioak tratamendua eginen die, ezinbestekoa den heinean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren ardurako datu pertsonalei, hura baita programaren titularra.
Halaber, baldintza hauekin honako hauetan ezarritakoa bete gogo da, tratamenduaren arduradunaren eta tratamendu-eragilearen betebeharrak zehazteko: 28. artikulua Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, zeinaren bidez indargabetzen baita 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, hemendik aurrera DBEO), eta 28. artikulua Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (hemendik aurrera DPBEDBLO).
Tratamendua honako hau izanen da: programan parte hartzen duten adingabeen datu pertsonalak bildu eta tratatuko dira, haiek lehiaketan izena emateari eta parte hartzeari buruzko alderdi guztiak kudeatzeko, lehiaketa amaitu arte; era berean, irudiak eta bideoak bildu eta tratatuko dira, datuen tratamenduaren arduradunaren eta tratamendu-eragilearen webguneetan, sare sozialetan eta gainerako hedabideetan argitaratzeko, programa zabaltzeko eta ezagutzera emateko, interes publikokoa baita, sustatzen dituelako, besteak beste, kirol inklusiboa, emakumeek kirolean parte hartzea eta, oinarriko kiroletik hasita, balioetan eta joko garbian oinarritutako heziketa. Tratamendu-eragileak, NKJetan izena emateko unean, parte-hartzaileei jakinarazi beharko diete irudiak hartu eta zabalduko direla. Irudi horiek ez zaizkie hirugarrenei komunikatuko, ezta lagako ere.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, NKJetan parte hartzen duen kirol federazioari enkargatzen dio haren kontura egiteko datu pertsonalen tratamendua, adierazitako zerbitzua emateko beharrezkoa den heinean.
1.–Ukitutako informazioaren identifikazioa eta bermeen aitorpena.
Eskaera honen xedea betetzearen ondoriozko zerbitzuak gauzatzeko, jokoetan parte hartzen duen kirol federazioak programan parte hartzen dutenen datu pertsonalak (adingabe parte-hartzaileak, teknikariak, epaileak, arduradunak, etab.) bildu eta tratatuko ditu, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren kontura, hura baita tratamenduaren arduraduna.
Kirol federazioak datu pertsonalak, identifikaziokoak, osasun arlokoak edo beste edozein motatakoak tratatuko ditu, ezinbestekoak badira programan izena emateko eta parte hartzeko kudeaketan. Ildo horretan, tratamenduko datuak egokiak, bidezkoak eta behar denera mugatuak izanen dira, adierazitako xedeei dagokienez.
NKJetan parte hartzen duen kirol federazioak adierazten du gaitasuna duela behar adinako bermeak emateko, neurri tekniko eta antolaketako egokiak aplikatuta, datu pertsonalen tratamenduak DBEOren eta DPBEDBLOren betekizunak bete ditzan, eta konpromisoa hartzen du interesdunen eskubideen babesa bermatzeko.
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
2.–Zerbitzu-emailearen betebeharrak, tratamendu-eragilea den aldetik.
Kirol federazioak konpromisoa hartzen du datuak babesteari buruzko Europako eta Espainiako araudian xedatutakoa betetzeko, eta honako hau hartzen du bere gain:
2.1. Datuak erabili eta komunikatzeko jarraibideak.
–Kirol federazioak enkargu honen xede den helbururako bakarrik (Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoak antolatu eta egitea) erabiliko ditu tratamenduaren xedeko datu pertsonalak, edo tratamenduan sartzeko biltzen dituenak. Datuak ezin ditu inola ere erabili bere helburuetarako.
–Datuak tratamenduaren arduradunaren jarraibideen arabera tratatzea (Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua). Tratamendu-eragileak uste badu jarraibideren batek urratzen duela DBEO, DPBEDBLO edo Europar Batasuneko edo estatu kideetako datuen babesaren arloko beste edozein xedapen, tratamendu-eragileak horren berri emanen dio berehala tratamenduaren arduradunari.
–Kirol federazioak konpromisoa hartzen du tratamenduaren arduradunak emandako informazioa ez kopiatzeko ez erreproduzitzeko, non ez den beharrezkoa hura tratatzea enkargu honetan aurreikusitako helburuetarako.
–Nafarroako kirol federazioak ez dizkie datuak hirugarrenei jakinaraziko, izan pertsonak edo entitateak, salbu eta tratamenduaren arduradunaren berariazko baimena dutenei edo legean aurreikusitako kasuetan. Azpikontratatutako hirugarrenei lagatzea agiri honen beste apartatu batean dago araututa.
–Kirol federazioak etengabe eutsiko dio tratamendu honen xedeko datu pertsonalen sekretuari. Betebehar hori konplitzen jarraitu behar da programa antolatu eta gauzatzearren alderdien arteko elkarlana bukatu ondoren ere.
–Kirol federazioak arduradunaren eskura jarriko du behar den informazio guztia DBEOn ezarritako betebehar guztiak konplitzen direla frogatzeko eta arduradunak edo arduradun horrek baimendutako beste auditore batek auditoretzak egiten uzteko eta laguntzeko, ikuskapenak barne. Orobat, eragileak segituan jakinaraziko dio arduradunari, bere iritziz, jarraibide batek urratzen baditu DBEO edo Europan edo Espainian datuak babestearen arloan indarra duten beste xedapen batzuk.
2.2. Tratamendu-eragilearen segurtasun neurriak.
Kirol federazioak segurtasun neurri egokiak hartu ditu informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko, baita tratamendu sistemen erresilientzia egonkorra bermatzeko ere, gorabehera fisiko edo tekniko bat gertatuz gero.
Honako hauek dira gutxieneko neurri etengabeak.
2.2.1. Langileak: badago zerbitzua emateko informaziora sarbidea dutenen zerrenda eguneratua.
2.2.2. Euskarriak: badago euskarrietara sarbidea duten arduradunen zerrenda eguneratua.
2.2.3. Euskarrien lekualdaketa: euskarriak lekualdatzen badira eragilearen eta arduradunaren instalazioen artean edo alderantziz, etiketatze sistema sentikorra, zifratua, enkriptatua edo pasahitz bidez babestua erabiliko da, eta baimenduta ez daudenek ireki, eskuratu edo manipulatzea eragozteko mekanismoak erabiliko dira euskarri mota guztien garraioan.
2.2.4. Informazioa posta elektronikoz edo antzeko bide batez igortzea: informazioa zifraturik egonen da, eta kodea beste bide batez igorriko da.
2.2.5. Gorabeherak: datu pertsonalekin gertatutako edozein gorabeheraren berri emanen zaio segituan tratamenduaren arduradunari (Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua), 24 orduko epean gehienez ere.
2.2.6. Babes kopiak. Kontratatu den zerbitzuagatik datuak parte hartzen duen kirol federazioaren sistemetan bildu behar badira, prozedura arautu baten bidez bermatuko da segurtasun kopiak eginen direla eta haien kalitatea aldian behin egiaztatuko dela mekanismo batzuen bidez.
2.2.7. Kirol federazioak adierazten du baduela sistema bat etengabe egiaztatu, ebaluatu eta berrikusten dituena erakundean hartutako segurtasun neurriak, zerbitzua behar bezala emateko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari.
3.–Komunikazioa beste tratamendu-eragile batzuei / azpikontratatuei:
NKJetan parte hartzen duen kirol federazioak ezin dizkie datuak jakinarazi beste tratamendu-eragile batzuei (hirugarren enpresak edo erakundeak), ez badu tratamenduaren arduradunaren berariazko baimenik.
Halakoetan (baimena ematen bada bigarren tratamendu-eragile baterako), tratamenduaren arduradunaren jarraibideak betez egin beharko da tratamendu hori.
Ez dago baimenduta beste enpresa batzuk azpikontratatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren berariazko baimenik gabe. Beharrezkoa bada, kirol federazioak 3 hilabete lehenago eskatuko du baimen hori.
NKJetan parte hartzen duen kirol federazioak datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde bati transferitu behar badizkio, federazioak horren berri emanen dio tratamenduaren arduradunari, eta baimena eskatu horretarako.
4.–Interesdunen eskubideak.
NKJetan parte hartzen duen kirol federazioak konpromisoa hartzen du tratamenduaren arduradunari laguntzeko honako eskubide hauei erantzuten:
1. Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egitea.
2. Tratamendua mugatzea.
3. Datuak eramatea.
4. Banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea (profilen prestaketa barne).
Ukitutako pertsonek datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuak eramateko eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubideak gauzatzen dituztenean dagokion federazioaren aurrean, federazioak posta elektroniko bidez jakinarazi behar dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, segituan eta atzerapenik gabe.
5.–Datuen segurtasunaren urraketen jakinarazpena.
Kirol federazioak, tratamendu-eragilea den aldetik, atzerapenik gabe emanen dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari tratatutako datuen segurtasunean izandako edozein gorabeheraren berri, DBEOk tratamendu-eragileari emandako gehieneko epea iragan baino lehen.
Kirol federazio parte-hartzaileak garrantzizko informazio guztia aurkeztuko du gorabeheraren dokumentazio eta komunikaziorako, eta sostengua eta laguntza emanen dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari segurtasun urraketa norainokoa izan den identifikatzen eta ebaluatzen laguntzeko, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak behar den epean eta moduan egin diezazkien komunikazioak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari eta CCN-CERTi.
6.–Harremana/enkargua amaitzea.
Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoak bukatuta, kirol federazio parte-hartzaileak honako hau eginen du, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskatuta:
1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari itzultzea datu pertsonalak eta, bidezkoa bada, horiek jasota dauden euskarriak. Itzultze horrek berekin dakar pare hartu duen federazioak erabilitako ekipo informatikoetan dauden datu guztiak ezabatzea.
2. Datuak suntsitzea, zerbitzua emandakoan. Suntsitu ondoren, federazio parte-hartzaileak horiek suntsitu dituela egiaztatu behar du idatziz, eta ziurtagiria eman behar dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari.
3. Dena den, federazio parte-hartzaileak kopia bat gorde dezake, datuak behar bezala blokeatuta dituena, programa antolatu eta gauzatzearen ondoriozko erantzukizunak dauden bitartean.
HEMEZORTZIGARRENA.–NKJFIko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu hitzarmen hau gauzatzearen ondoriozko gorabehera guztiak eta klausula hauek interpretatzean sortzen diren desadostasunak. NKJFIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA | NAFARROAKO ..................................................................... FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA |
Iragarkiaren kodea: F2411359
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
