1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
46E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Oibarko udal plangintzaren aldaketa, 8. poligonoko 509. lurzatiari eragiten diona, familia bakarreko bizitegi unitate berri bat sortzeko, Francisco Ruiz Usoz jaunak sustaturik.
Oibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da bizitegi-erabilerarako hirigintza-unitate berri bat sortzea, gehienez 300 m² eraikigarri izanen dituena, Oibarko hirigune historikora sartzeko NA-5120 errepidean zehar dauden eraikinen jarraipen gisa.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 909E/2021 Ebazpenaren bidez, Oibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da. Aldaketak 8. poligonoko 509. lurzatiari eragiten dio eta Francisco Ruiz Usoz jaunak sustatu du. Ebazpen hori 2021eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Oibarko udal plangintzaren aldaketa, 8. poligonoko 509. lurzatiari eragiten diona, familia bakarreko bizitegi unitate berri bat sortzeko, Francisco Ruiz Usoz jaunak sustaturik.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Oibarko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2412139