1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
736E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita aldaketa egituratzaile baten inguruan, zeinak helburu baitu 28/2 katastro-lurzatia birsailkatzea (hiri-lurzoru finkatugabea izateko), UE-121 unitate berria eta UE-54 eta UE-61 unitateak aldatzea. Sustatzailea Jesús María Alegría Azcárate jauna da.
Xedea da Mendazako Udal Plan Orokorreko determinazioetan aldaketa puntuala egitea, Asartako herrian, eta helburua da herri horretako 2. poligonoko 28. lurzatiaren zati bat birsailkatzea (egungo lurzoru urbanizaezina dena bizitegi-erabilerako hiri-lurzoru finkatugabea izateko), familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.
Lurzati horretan, gaur egun, abeltegi izandako eraikina dago, baina duen kokalekuarengatik (herrigunearen ia mugakidea) ezinezkoa da hango jarduera mantentzea, ez baitu betetzen uztailaren 24ko 188/2024 Foru dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintzak bete. Izan ere, foru dekretu horren bidez ezartzen dira abeltzaintzako ustiategiak baimentzeko baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dira.
Aurrekoa kontuan hartuta, beharrezkoa da eraikin horren desagertzea aurreikustea, hango jarduera iraungi egin baita, eta mekanismo egokia da hango lurzorua birsailkatzea. Horrela, nekazaritzako (larreak eta laboreak) produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin izatetik bizitegi-erabilerako hiri-lurzoru finkatugabe izatera igaroko litzateke.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Jesús María Alegría Azcárate jaunak sustatutako aldaketa egituratzaileari dagokionez, zeinak helburu baitu 28/2 katastro-lurzatia birsailkatzea (hiri-lurzoru finkatugabea), UE-121 unitate berria eta UE-54 eta UE-61 unitateak aldatzea. Horrela, uste da aldaketak ez dakarrela ingurumen ukipenik.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Jesús María Alegría Azcárate jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2412075