176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

735E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena Murchanteko Udal Planean aldaketa egituratzaile bat egitearen inguruan, zeinak helburu baitu "Abeltzaintzako instalazio berrietarako baimenak" ematea. Aldaketaren sustatzailea Murchanteko Udala da.

Xedea da Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzailea egitea, abeltzaintzako instalazio berriak jartzeko egungo mugari dagokionez: helburua da abeltzaintzako instalazio intentsibo berriak modu justifikatuan ezartzea udalerriaren iparraldean, errege altxonbideraino, udalerriari aberastasuna, enplegua eta inbertsio produktiboa emateko, abeltzaintzako legerian ezarritako esparruaren barruan. Aipatu eremuari La Torre esaten zaio, eta Murchanteko hirigunetik eta udalerri mugakideetako hiriguneetatik urrun dago.

Ingurumenaren aldetik esanguratsuak diren elementuen artean, badira Pulguerreko idoia deritzon kontserbazio bereziko eremua, aintzira endorreiko txiki bat, baso-balioa duen lurzorua eta estepako hegaztiak kontserbatzeko intereseko eremua (Pulguerreko ingurua).

Murchanteko Udal Plan Orokorrak aldaketaren eremuko lurzatien zati batzuk sailkatzen ditu babestu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa (BGL ingurumen balioa) eta estepako hegaztiak kontserbatzeko intereseko eremu gisa.

Aldaketak babestu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa mantentzen du Pulguerreko idoiaren KBEa, eta Pulguerreko ingurua sailkatzen du estepako hegazti-fauna kontserbatzeko intereseko eremu gisa, ingurumenaren aldetik duten balioagatik: ingurumen balioko unitateak.

Murchanteko Udal Plan Orokorrak aldaketaren eremuko zati bat sailkatzen du gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa, ingurumenaren aldetik duen balioagatik baso-lurzorua baita.

Aldaketak, aldaketaren eremuaren errealitate fisikoa kontuan hartuta, mugaketa berria egiten du azpi-azpikategoria horri dagokionez, eta zuhaitz-formazioak dituzten eremu berriak sartzen ditu, landatutako aleppo pinuz osatuak.

Aldaketa horiek ez dute aldaketa funtsezkorik ekartzen indarrean dagoen plangintzak ezarritako araubideari dagokionez, eta, besteak beste, ingurumenaren, kulturaren edo nekazaritzaren aldetik balioa duten elementuen babesa eta gordetzea mantentzen da. Halaber, abeltzaintzako instalazio berriak eremuaren zati batean baino ez dira baimenduko, egun dauden balioekin bat.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela. Horrela, proposatzen du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren aldeko txostena ematea, uste baitu aldaketak ez dakarrela ingurumen ukipen esanguratsurik.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Murchanteko Udal Planean aldaketa egituratzaile bati dagokionez, zeinak helburu baitu "Abeltzaintzako instalazio berrietarako baimenak" ematea, uste baita aldaketak ez dakarrela ingurumen ukipenik. Aldaketaren sustatzailea Murchanteko Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Murchanteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2412074