176. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

666E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Atezko udal plan orokorraren egiturazko determinazio batzuk aldatzearen inguruan, Beuntzako 12. poligonoko 113. katastro-lurzatiari dagokionez. Aldaketaren sustatzailea Atezko Udala da.

Atezko udal plan orokorraren egiturazko determinazioak aldatzeko proposamenak helburu du 113/12 katastro-lurzatiaren zati bat sailkatzea bizitegirako hiri-lurzoru gisa (egun lurzoru urbanizaezina da). Horrela, kontzejua bizitegi-erabilerako lurzatiz hornituko da, plan orokorrak diseinatutako egitura eta hiri eredua aldatu gabe.

Proposamenak ez dakar aldaketarik Atezko lurralde ereduan, eta eragindako azalera txikia eta kokatuta dagoen ingurunearen ezaugarriak direla-eta, ez da aurreikusten ingurumen ukipenik.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Atezko udal plan orokorraren egiturazko determinazio batzuk aldatzearen inguruan, Beuntzako 12. poligonoko 113. katastro-lurzatiari dagokionez, eta adieraztea aldaketak ukipenik ez dakarrela ingurumenean. Aldaketaren sustatzailea Atezko Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Atezko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2412072