1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 2104/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak zehazten baitira, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta baldintzak frogatzeko epeari hasiera ematen baitzaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiari dagokionez.
Ernesto Zudaire Burgui jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 2104/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak zehazten baitira, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta baldintzak frogatzeko epeari hasiera ematen baitzaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiari dagokionez. Izan ere, deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroren 9ko 2953/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta deialdiaren helburua zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien 4 lanpostu betetzea, oposizio-lehiaketa bidezko sarrera-prozeduran eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2412244