1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2882/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2149/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ekoan.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zundatzaileen 2 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.
2. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 2 lanpostuak I. eranskinean jaso dira.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ZUNDATZAILEEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA | GIDABAIMENA |
5843 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | MISTOA | |
10349 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | C |
Iragarkiaren kodea: F2411838