174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Mankomunitateko Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2024ko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2411905