174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2024ko ekainaren 14an, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. 2024ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 1ean. Bada, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Esako Udalaren 2024ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin. Esan bezala, plantilla organikoa behin betiko onetsi da, aldaketa honekin:

–Langileen zerrendaren apartatua:

Funtzionarioak. Administrari laguntzailearen lanpostua, honela geratuko litzateke: 1-Administrari laguntzailea. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Esan, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2411996