2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aldaketa, Kultur eta kirol jarduerek egiteko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2024ko ekainaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lintzoainen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2412198