174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2023ko plantilla organikoaren aldaketa 2024rako. Behin betiko onespena

Ikusirik 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zela aldaketa 2023ko plantilla organikoan 2024rako.

Ikusirik espedientea jendaurrean egon zela hamabost egun balioduneko epean, iragarkiak argitaratutakoan 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.

Ezetsi dira ordezkari sindikalek hasierako onespenaren aurka aurkeztutako alegazioak (onespena 2023ko plantilla organikoko 1. aldaketari buruzkoa zen 2024rako) 2024ko maiatzaren 23ko negoziazio-mahaiaren ondoren.

Castejongo Udalak, 2024ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen, gehiengo osoz, Castejongo Udalaren 2024rako plantilla organikoko 1. aldaketa; dagokion espedientean dago, 9 zenbakidun plazari buruzkoa da eta atzeraeraginez eginen da 2024ko urtarrilaren 1etik hasita.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostua

9. lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %35; 19/2008 Foru Dekretuko osagarria: %3,36; mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

9.–Administrari-ofiziala. Mónica Fernández Cuesta. Antzinatasuna: 2004ko abuztuaren 16a. Gradua: 3.

Castejonen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2412073