174. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Kultur zentroa, biltegia eta bulegoak dituena

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2024ko abuztuaren 12a.

Sustatzailea: Nafarroan bizi diren bulgariar musulmanen elkartea.

Jarduera: kultur zentroa, biltegia eta bulegoak dituena.

Tokia: Plazaola industrialdea, E kalea, 4. nabea, Aitzoainen.

Berriobeitin, 2024ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2412093