2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentzia ematea. Administrazio-gunea, aldagela eta biltegia
Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua):
Lizentzia eman den eguna: 2024ko abuztuaren 12a.
Sustatzailea: Socamex SA.
Jarduera: administrazio-gunea, aldagela eta biltegia.
Tokia: Berriainz industrialdea, 163. nabea, Aitzoain.
Berriobeitin, 2024ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2412091