1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2428/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 969/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdi bat onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 2170/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 2697/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 1091/2024 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2024ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ekoan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuetan aritzeko:
%33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzako txanda.
MONTOYA OYÓN, HUGO
Txanda irekia.
ASTIZ ERRO, JAVIER
MAEZTU VIDÁN, ELENA
ÚCAR ZARDOYA, DAVID
ALTADILL AGUIRREZABALAGA, IZASKUN
LÓPEZ ÁLVAREZ DE EULATE, RUTH
CRIADO RODRÍGUEZ, ANE
HERNÁNDEZ MARTÍNEZ, MARÍA CAMINO
LORENTE LEDESMA, RUBÉN
JIMÉNEZ PÉREZ, MARTINA
CALVO URROZ, MARÍA RONCESVALLES
LARRAMBE SALDAÑA, IRATI
AOIZ ESEVERRI, JON
HUARTE BORTIRI, CARLOS
ZAPATA OSÉS, TANIA
GOICOECHEA CANEDA, EIDER
ROCA ÁLVAREZ, CLAUDIA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dutela lanpostuaz, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
MONTOYA OYON, HUGO | Desgaitasuna dutenentzako txanda | 0001294 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ASTIZ ERRO, JAVIER | Txanda irekia | 0011449 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
MAEZTU VIDAN, ELENA | Txanda irekia | 0006763 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
UCAR ZARDOYA, DAVID | Txanda irekia | 0001096 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ALTADILL AGUIRREZABALAGA, IZASKUN | Txanda irekia | 0011012 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LOPEZ ALVAREZ DE EULATE, RUTH | Txanda irekia | 0011489 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
CRIADO RODRIGUEZ, ANE | Txanda irekia | 0010088 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
HERNANDEZ MARTINEZ, MARIA CAMINO | Txanda irekia | 0010136 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LORENTE LEDESMA, RUBÉN | Txanda irekia | 0009724 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
JIMÉNEZ PÉREZ, MARTINA | Txanda irekia | 0001125 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
CALVO URROZ, MARIA RONCESVALLES | Txanda irekia | 0011194 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LARRAMBE SALDAÑA, IRATI | Txanda irekia | 0006769 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
AOIZ ESEVERRI, JON | Txanda irekia | 0001275 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
HUARTE BORTIRI, CARLOS | Txanda irekia | 0011091 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ZAPATA OSES, TANIA | Txanda irekia | 0006765 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GOICOECHEA CANEDA, EIDER | Txanda irekia | 0011488 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ROCA ALVAREZ, CLAUDIA | Txanda irekia | 0011191 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2410122