2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Balorazio txostena jendaurrean jartzea
Artaxoako Udalak, 2024ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako udal-mugarteko balorazio txostenaren proposamena.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien errreklamazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2024ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2412128