2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Osoko Bilkurak, 2024ko ekainaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa (zerbitzu anitzetako langileen lanpostuak).
Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, ediktuak argitaratu ondoren 2024ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, eta Udalaren iragarki-taulan.
Inork erreklamaziorik egin ez duenez, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.
Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.
PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza zenbakia: 5. Kopurua: 1. Araubide juridikoa: administratiboa. Maila: D. Lanaldia: %60. Mailako osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Euskara maila: A2 merezimendu gisa.
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza zenbakia: 6. Kopurua: 2. Araubide juridikoa: administratiboa. Maila: D. Lanaldia: %60. Mailako osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Euskara maila: A2 merezimendu gisa.
Zudairin, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2412043