2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen 2024rako lan publikoaren eskaintza onestea, eta jarraian ageri den lanpostua sartzea; hori guztia, bete beharrez 5/2023 Legegintzako Errege Dekretuaren 217. artikuluan ezarritakoa (abenduaren 28ko 20/2021 Legetik datozen prozesuetan –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko– parte hartzeko eskubidearen bermea arautzen du legegintzako errege-dekretu horrek).
1.–Lan-kontratudun finkoa: familia-langilea (5 zenbakia). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 20/2021 Legearen 2. artikulua. Lanaldi partziala. Noiz beteko den: 2024an.
Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ezkarozen, 2024ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2412103